Ikastaroak :: Hezkuntza, Informatika

Interneteko baliabideak erabiltzen ikasi: informazioa aurkitu eta kudeatu

  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko otsailaren 7a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko martxoaren 11a

Ikastaroa on line izango da. Bi saio presentzial izango ditu. Lehenengoa, ikastaroaren hasiera egunean, martxoaren 18an eta bigarrena, apirilaren 1ean. Saio presentzialen ordutegia: 16:30-20:00.

Ikastaro honetan, Interneten informazioa modu eraginkorrenean bilatzen eta kudeatzen irakatsiko da.

Irakaslea

  • Ibon Aranburu Amiano

    Ibon Aranburu. Industria Antolaketako ingeniaria, informazio-sistemetan aditua. UEUko kidea.

Helburuak

  • Eguneroko lanean baliagarriak izango zaizkizun Interneteko tresnen ezagutza eta erabilera sustatzea.
  • Informazioa bilatu, iragazi, aztertu, bildu eta partekatzeko moduak geureganatzea.

Edukiak

  • Informazioa bilatzeko baliabideak: bilaketa aurreratuak, rss-ak, eduki partekatuak, irudi-bilatzaileak, bideo-bilatzaileak,etab.
  • Baliabide aurreratuak: google insight, alertak, url-ak mozteko tresnak...
  • Informazioa kudeatzeko tresnak: informazio-orri pertsonalizatuak (igoogle, netvibes...), informazioa kudeatzeko bestelako tresnak (reader, laster-markak, google docs, ), nabigatzaileen hedapenak (edukiak jaisteko tresnak etab.), sare sozialak kudeatzeko tresnak...

Metodologia

Ikastaroak alde praktikoa eta teorikoa uztartuko ditu, ikasgelako saioak eta on line irakaskuntza uztartuz. Moodle plataformaren bidez edukien informazioa zabaldu eta ariketa praktikoak landuko dira. Zalantzak, argibideak eta ezagutza elkarrekin partekatuko da plataformako foroen bitartez.

Nori zuzendua

Ordenagailuarekin eta Internetekin lan egiten ohituta dagoen edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org (Mari Karmen).

Babesleak

Etiketak

interneteko baliabideak, informazioa aurkitu, kudeatu, udaberriko eskaintza

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.