Ikastaroak :: Komunikazioa, Psikologia
Ikastaroa bi larunbatetan (apirilaren 2an eta 9an) izango da.
Coaching-a galderak egiteko artea da. Pertsonekin lantzen den teknika da eta pertsonek barnean dituzten erantzunak bilatzen saiatzen da galderen bitartez.
Galderak Coach-ak (coaching-ean aditua denak) egiten ditu, eta erantzunak bezeroak (coachee-ak) ematen ditu. Komunikazio horren ondorioz, coaching delako prozesua sortzen da haien artean; “entrenamendu” prozesu bat, alegia.
Bide horretan, coach-ak laguntza eskaintzen dio coachee-ari (bezeroa) bere bidea aurki dezan eta garrantzitsua dena eta ez dena bereizten erakusten dio.
Coachhee-ak konpromisoak hartzen ditu egin behar edo egin nahi duena egiteko. Beti era ekologikoan, hau da, norberarentzako hobekuntzak lortuz, batzuetan gainontzekoentzat ere, baina inori kalterik egin gabe.
Ikastaroa praktikoa da eta eginez ikasten da, ikaskuntzarako teknika eraginkorrak baliatuz.
Coach pertsonala eta enpresariala, Trainer's Training Masterra Programazio Neurolinguistikoan. UEUkidea
Zarena eta daukazuna baloratzea oinarrizkoa da,
behar ez duzuna utziz edo aldatuz.
Norberaren esku dago gaitasunak lortzea:
ohiturak berrikusi eta gaitasun berriei zabalik egonez
Benetan ikasi nahi badugu...
Erantzun hoberena
galdera hoberenetan dago
Funtsean, teknika guztiak pertsonaren esperientzia bizi eta hurbilekora modu praktikoan sartzean datza metodologia (eginez ikastea).
Ikaskuntza funtsean esperientzian oinarritua izan dadin egituraturik dago mintegia. Parte-hartzaileen artean egindako ariketa anitzek urratsez urrats osatzen dute prozesu guztia.
Coach moduan formatu nahi duten profesionalei, bai Coaching pertsonalaren trebetasunak garatzeko bai enpresara zuzendutakoak.
Coaching-ean interesa duten pertsonei, Coach izan nahi dutenei edota bere komunikazio-gaitasuna zabaldu nahi duenari.
Ikastaro honetan parte hartzeko ezinbesteko baldintza da I. Modulua (Komunikazio eraginkorra izateko komunikazio-trebetasunak) egina izatea.
Ikastaroaren edukiak behar bezala barneratzeko ezinbestekoa da ikastaro osoa egitea, beraz, %100eko asistentzia eskatuko da ikastaroan
Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia. Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departamentua
2021/01/08