Ikastaroak :: Psikologia

Portaera arazoak kudeatzeko teknikak

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko otsailaren 4a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko martxoaren 5a

Ikastaroa beteta dago, aurrikusitako gehienezko kopurura iritsi delako. Ikastaroan interesa izanez gero, matrikula bete eta itxaron-zerrenda sartuko zara.

Ikastaroa  larunbatetan (martxoaren 12an, 19an eta 26an) izango da.

Portaera arazoak egon badaudela jakin badakigu, baina zaila egiten zaigu hauei modu egokian aurre egitea. Askotan gainezka egitean urduri jarri eta ez dugu erantzun egokirik ematen. Ikastaro honen helburua, hauen aurrean gure erantzunak kudeatzen ikastea, portaera arazoak aztertzen asmatzea eta erantzun egokia ematen ikastea litzateke. Guzti hau, metodologia aktiboa erabiliz eta taldearen errealitatetik abiatuta egingo da, baliabide desberdinak erabiliko direlarik, bideoak, role-playing-ak, eztabidak, azpi-taldeak...

Irakaslea

  • Eli Moreno Carrillo

    Psikologian lizentziatua. Hezkuntza publikoan 2008-2013, orientazioan eta dozentzian. 2000tik gaur egun arte, heziketarekin harremana duten hainbat formakuntzaren arduraduna: bitartekaritza, heziketa emozionala, sexualitatea eta generoa...

    Unibertsitatea.net atarian elkarrizketa.

Helburuak

  • Portaera arazoen jatorria, funtzioa eta jarraipena ulertzea.
  • Eskuhartzeko proaktiboa planifikatzea eta burutzea.
  • Portaera arazoen aurreak erantzun egokiak ematen ikastea.

Edukiak

  • Portaera eta jokabideak ikasteko modua.
  • Portaeraren analisi funtzionala.
  • Ikuspegi proaktiboa: Aldaketak inguruan, zereginen egokitzapena eta trebetasunen egokitzapena.
  • Ikuspegi erreaktiboa: Ondorioen garrantzia. Gure erantzunen kudeaketa.

Metodologia

Metodologia aktiboa erabiliko da, taldeko ezagutzetatik abiatuta ikastaroa eraikiko da. Metodologia parte-hartzailea.

Nori zuzendua

Interesa duen edozeini eta hezitzailea den edozeini; Ikasle, Irakasle, Guraso, Hezitzaile, Begirale...

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org (Mari Karmen)

Babesleak

Etiketak

heziketa, portaera, arazoak, udaberriko eskaintza

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.