banner -- Bullyingaren mugak gainditzen jardunaldia

Ikastaroak :: Informatika

Argazkigintza dokumentala

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 21.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko otsailaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko otsailaren 28a

Ikastaroa artearteetan izango damartxoaren 1ean, 8an, 15ean, 22an, 29an eta apirilaren 5ean eta 12an.

Ikastaro honetan dokumentalgintzaren nondik norakoak aztertuko ditugu (zer den, estiloak, kontakizuna egiteko moduak eta abar).

Argazkigintza dokumentala eta foto-kazetaritza (erreportajea) oso hurbileko diziplinak dira. Biek helburu berdina dute: argazkien bidez kontakizun bat egitea. Hala ere, erreportajeak gaurkotasunari eta egunkarietako albisteei estu-estu loturik egoten dira. Lan dokumentalak, ordea, sosegu handiagoz egindako lanak izaten dira. Hara adibide batzuk: Munduko migrazioak (S. Salgado) eta pertsonen kontrako minek eragindako kalteak (Gervasio Sanchez), baina lanak apalagoak ere izan dira askotan.

Dokumental kutsuko lanetan argazkilariak bere ikuspuntua ematea oso garrantzitsua da. Beraz, errealitatea interpretatzen ere ikasiko dugu.

Irakaslea

Helburuak

  • Lan dokumental bat egiten ikastea.
  • Norbere estiloa bilatzea.
  • Sormena bultzatzea.

Edukiak

Oinarri teorikoa:

  • Dokumentalgintza klasikoa.
  • Gaur eguneko dokumentalgintza.

Alde praktikoa:

  • Gaiari nola heldu eta lana nola burutu.
  • Ideiak irudi bihurtzeko hainbat era aurkeztu.
  • Argazkiak antolatzen ikasi.
  • Koherentzia eta estiloa.

Metodologia

Ikastaroa teoriko-praktikoa izango da.

Nori zuzendua

Aldez aurretik oinarrizko ikastaroren bat eginda izatea oso komenigarria da. Dena dela, nahikoa da ikasleak bere kamera erabiltzen jakitea.

Abiapuntua hori izanik, ikasleak era askotakoak izan daitezke: argazkigintza bizibide hartu nahi duen jendea, kazetariak, artistak, hezitzaileak, etnografoak edo, besterik gabe, argazkizaleak.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org (Mari Karmen)

Babesleak

Etiketak

praktika, kritika, estiloa, erreportajeta, argazkilaritza, lan dokumentalak, foto-kazetaritza, Udaberriko eskaintza

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 677886

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.