Ikastaroak :: Argazkigintza

GIMP irudiak editatzeko programa librea

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko urtarrilaren 24a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko otsailaren 25a

Ikastaro honi 12 ordutako balio akademikoa aitortuko zaio.

Normalean irudien tratamenduari buruz ari garenean  burura datorkiguna photoshopa da baina azken aldi honetan, gero eta eragile gehiagok software libreari bultzada bat ematen ari gatzaio eta GIMP programa erabiltzen dugu irudien tratamendurako.

Gimp irudiak editatzeko programa libre eta doakoa da. GNU proiektuaren baitan dago, eta GNU General Public License baimenarekin eskura daiteke.1995. urtean Spencer Kimball eta Peter Mattis Berkeley-ko informatika ikasleek sortu zuten irudien tratamendurako herraminta libre bezala eta oso hedatuta dago. Tresna ugari eskaintzen ditu eta  Adobe Photoshopen alternatiba oso interesgarria da. Euskarazko bertsioa dago.

Irakaslea

  • Nagore Koch Elizegi

    Nagore Koch Elizegi. Arte Grafikoetan Teknikaria eta  Argazkilaritza Publizitarioan aritutakoa.

Helburuak

Irudien tratamenduan murgildu eta programak eskaintzen dituen tresnak ezagutzea.Oinarrizko ezagupena izango bada ere, erabiltzaileak, teoria eta ariketa praktikoen bidez, argazki edizio programa hau, modu apal batean menperatzea izango du helburu.

Edukiak

  • Gimp programaren menuen eta tresnen kokapenarekin aurkezpena.
  • Tresna lehioa (herramintak).
  • Menuak.
  • Geruzak.
  • Testuaren integrazioa.
  • Koloreen erabilpena.
  • Gordetzeko formatuak.

Metodologia

Lehenik eta behin, teoriazko sarrera batekin ekingo diogu programaren aurkezpenari. Teoria eta praktika tartekatua izango da, ikusiko ditugun herraminta bakoitzeko sarreratxo bat eginez.

Nori zuzendua

Irudi eta argazkien tratamenduan murgildu nahi duen edonorentzat dago zuzendua oinarrizko ikastaro hau.

Egitaraua

2011-03-05

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-14:00

GIMP. Irudiak editatzeko programa librea

  • Gimp programaren menuen eta tresnen kokapenarekin aurkezpena.
  • Tresna lehioa (herramintak).
  • Menuak. 
  • Nagore Koch Elizegi

2011-03-12

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-14:00

GIMP. Irudiak editatzeko programa librea

  • Geruzak.
  • Testuaren integrazioa.
  • Koloreen erabilpena.
  • Gordetzeko formatuak.
  • Nagore Koch Elizegi

Matrikulaziorako argibideak

Matrikularen onarpena:

  • Matrikula orria bete eta ordainketaren frogagiria jasotakoan, matrikula onartuta dagoela jakinaraziko da posta elektronikoz eta data hori hartuko da oinarritzat onartuen zerrenda erabakitzeko orduan.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 36 25 63, nafarroa@ueu.org (Edurne)

MATRIKULA PREZIOA:

  • Matrikula prezio orokorra: 65 euro
  • Langabetu, jubilatu eta ikasleak*: 58,5 euro*Ziurtagiria bidali behar da
  • UEUkideak: 48,7 euro

Etiketak

Irudiak, argazkiak, editatzea, ikastaroa, Argazkigintza, Diseinua, Nafarroa, formatuak, argazkilaritza

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.