Ikastaroak :: Komunikazioa

Jendaurreko komunikazioan trebatzeko tailerra: III. modulua.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 19.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko urtarrilaren 10a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko otsailaren 15a

Ikastaro honi 23 ordutako balio akademikoa aitortuko zaio

Gero eta pertsona gehiagok (profesionalak, enpresa-gizonak, lantaldeen zuzendariak, hizlariak, eta abar) gaitasun egoki, bikainak eta dotoreak behar dituzte, helburu zehatz batekin jendaurrean ideiak, proposamenak, proiektuak aurkezteko, produktuak saltzeko, eta abar. Jakina, hizlariak jendaurrean duen eragina, handiagoa edo txikiagoa, hobea edo okerragoa, hizlari-aurkezleak dituen gaitasunen kalitatean datza.

Hizlari gisa gure rola edozein izanda ere, hobetu daiteke. Azken finean, komunikatzeko dugun era ikasi egin dugu, imitatze edo modelaketaren bidez, eta ikasketa hori betiere hobetu daiteke. Eta beraz, hobekuntza hori irakatsita izan daiteke ere. Erabiltzen diren osagarrizko baliabide modernoez gain (proiektagailuak, pantailak, ordenagailuak, eta abar), edozein aurkezpenetan zalantzagabekoak eta ezinbestekoak diren oinarriak, hots, hitzezkoa den eta hitzezkoa ez den lengoaiaren (edukia eta ahotsa, eta gorputza, hurrenez-hurren) eremuan dauden komunikazioaren zenbait alderdi eta “zoko-moko” ugariak era praktikoan landuko dira bertan.

Irakaslea

  • Gotzon Carcar Muerza

    Coach pertsonala eta enpresariala, Trainer's Training Masterra Programazio Neurolinguistikoan. UEUkidea

Helburuak

Jendaurrean hitz egiteko teknika eraginkor eta sinpleak ikastea da helburua, ahalik eta erraztasun, argitasun, naturaltasun eta dotoretasun handienaz, ematen diren mezuetan eraginkortasuna lortzeko, lanean denbora irabazteko eta, hala bada, eztabaidak ebazteko, autoestimua indartzeko eta besteekiko erlazioen kalitatea hobetzeko; horren guztiaren, ondorioz, emaitza profesional hobeak eta bizi-kalitate hobea lortuko ditugu.

Edukiak

  • Porrota feed-back kontruktibo bihurtzea.
  • Arretagunearen kontrola, kanporantz eta barnerantz.
  • Hautematearen eta haren barne-baliabideen erabilera.
  • Gorputza eta haren komunikazio potentziala, jarrera eta haren mugimenduak espazioan.
  • Ahotsa: tasunak eta isiluneak.
  • Lengoaia.
  • Mezuetan adostasuna (gorputz-lengoaiari eta berbetari dagokienez).
  • Mintzaldiaren edukiaren antolakuntza eta egituraketa.
  • Aurkezpenak egiteko mapa-eredua.

Metodologia

Mintegi edo tailer hau funtsean praktikoa da. Ariketa askorekin, bizipenez beterik.

Nori zuzendua

Pertsona taldeekin nahiz pertsona taldeen aurrean lan egin behar duten guztiei (eta nork ez du behar hori?).

Egitaraua

2011-02-19

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-20:00

Jendaurreko komunikazioan trebatzeko tailerra: III. modulua.

  • Porrota feed-back kontruktibo bihurtzea.
  • Arretagunearen kontrola, kanporantz eta barnerantz.
  • Hautematearen eta haren barne-baliabideen erabilera.
  • Gorputza eta haren komunikazio potentziala, jarrera eta haren mugimenduak espazioan.

2011-02-26

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-20:00

Jendaurreko komunikazioan trebatzeko tailerra: III. modulua.

  • Ahotsa: tasunak eta isiluneak.
  • Lengoaia.
  • Mezuetan adostasuna (gorputz-lengoaiari eta berbetari dagokienez).
  • Mintzaldiaren edukiaren antolakuntza eta egituraketa.
  • Aurkezpenak egiteko mapa-eredua.

Matrikulaziorako argibideak

Ikastaro hau egiteko EZ da beharrezkoa aurretik I. eta II. moduluak eginak izatea.

  • Matrikula orria bete eta ordainketaren frogagiria jasotakoan, matrikula onartuta dagoela jakinaraziko da posta elektronikoz eta data hori hartuko da oinarritzat onartuen zerrenda erabakitzeko orduan.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 36 25 63, nafarroa@ueu.org (Edurne)

MATRIKULA PREZIOA:

  • Orokorra: 123,5 euro
  • Langabetu, jubilatu eta ikasleak: 111,15 euro (Ziurtagiria bidali)
  • UEUkideak: 92,53 euro

Oharrak

Jarduera -ikastaro/mintegi- honetako prozesuan komunikazio tresna oso bat eraikitzen da urratsez urrats, ariketaz ariketa, orduz ordu eta egunez egun.

Une bakoitzean tresna horren elementuren bat ikasten da.

Bizikleta bat egiten ikasten baldin badut, urratsez urrats jakin behar dut nola egiten den osorik. Urratsetako bat ez baldin badut egiten, ezin izanen dut bizikleta osatu eta, beraz, ezin izanen dut hura erabiliz bidaiatu.

Ikastaro honetan matrikulatzen diren guztiek konpromezu argia hartu behar dute: egunero bertaratzea eskolara, bestela DENA GALDUKO LUKETE, ezin izanen lukete bizikletan ibili (ikastaroa, denbora eta dirua alferrik galduko lituzkete eta, horretaz gain, gainerako ikasleak benetan kaltetuko lituzkete).

Etiketak

komunikazioa, jendeaurrea, ahotsa, gorputza, arretagunea, hautematea, mezua, mintzaldia, Iruñea, ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.