Ikastaroak :: Internet

Interneteko informazioa partekatu

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 4.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko irailaren 15a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko azaroaren 10a

Internetek eskaintzen duen abantaila nagusietako bat, erabiltzaileen arteko informazioa partekatzea da. Informazioa partekatzeko, Interneten erraminta eta zerbitzu ugari daude. 4 orduko ikastaro honetan bi erraminta landuko ditugu: Google Reader eta Twitter. Google Reader RSS irakurgailu bat da eta Twitter mezu motzak bidaltzeko zerbitzua ematen duen sare soziala da. Bi erraminta hauen oinarrizko erabilpena ikasiko dugu.

Irakaslea

  • Ibon Aranburu Amiano

    Ibon Aranburu. Industria Antolaketako ingeniaria, informazio-sistemetan aditua. UEUko kidea.

Helburuak

Talde kideen arteko informazioa partekatzen ikastea, Interneteko baliabideen ezagutzea eta erabiltzen ikastea.

Edukiak

Google Reader

  • RSS harpidetzea
  • Karpetak sortu
  • Etiketak ezarri
  • Albisteak gomendatu
  • RSS-ak partekatu
  • Lagunek partekatutakoari jarraipena egin
  • Partekatze ezarpenak

 Twitter

  • Kontua eta perfila sortu
  • Bilaketak
  • Tweets, elkarrizketak, retweets.
  • Jarraitzaileak (followers)
  • Mezuen argitalpena programatu

Metodologia

Tresna ezberdinen aurkezpena egin eta, praktikari ekingo diogu adibide eta ariketa konkretu batzuen bidez.

Nori zuzendua

Talde lanak kudeatzen, garatzen edo horietan parte hartzen duen edonori : irakasleak, ikasleak, elkarte kideak, bea eta proiektu ezberdinen komunikazio arduradunei.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, Baionako arduradunarekin harremanetan sar zaitez : +33 559 25 60 56 - iparraldea@ueu.org

Etiketak

Biarritz, Internet, Informatika, Iparralde

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.