Ikastaroak :: Internet

Talde-lanak prestatzeko interneteko baliabideak

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 4.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko irailaren 15a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko azaroaren 12a

Talde-lanean informazioa sortu, bilatu eta kudeatzeko Google-k eskaintzen dituen bi tresna landuko ditugu: Google docs eta google sites.

  • Google docs : Googleren zerbitzu bat da dokumentuak linean sortu, editatu, argitaratu eta konpartitu ahal izateko. Writely izenarekin ezagutzen zen Interneten eskaintzen zen testu editorea linean, 2006. urtean Google erosi zuen arte.
  • Google Sites : Googleren beste zerbitzu bat webguneak sortzeko, tresneria oso sinplea erabiliz.

Talde lanak eta kominikazioa garatzeko edonoren esku diren aplikazioak.

Irakaslea

  • Ibon Aranburu Amiano

    Ibon Aranburu. Industria Antolaketako ingeniaria, informazio-sistemetan aditua. UEUko kidea.

Helburuak

Talde lanak prestatzeko Internetek eskaintzen dituen baliabideak menperatzea.

Talde bateko kideen arteko komunikazioa hobetzea.

Edukiak

Google Docs : Wiki sistema bat bezala funtzionatzen du, idazle ezberdinek zer ekarpen egiten duten ikusteko aukera emanez.

Erabiltzailea identifikatu ondoren,

  • dokumentu berria sortu,
  • lehengoak editatu eta kudeatu,
  • blogetan post bat bezala edo web orri bezala argitaratu
  • edo beste erabiltzaileekin elkarlanean aritu daiteke.

Google Sites

  • Gune bat sortu eta bertan web orriak sortu.

  • Baliabide partekatuak sortu

  • Bilerak planifikatu

  • Guneraren kudeaketa

  • Taldeko partaideen baimenak kudeatu

Metodologia

Tresna ezberdinen aurkezpena egin eta, praktikara ekingo diogu adibide konkretu batzuen bidez.

Nori zuzendua

Talde lanak kudeatzen, garatzen edo horietan parte hartzen duen edonori : irakasleak, ikasleak, elkarte kideak, bea eta proiektu ezberdinen komunikazio arduradunei.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, Baionako arduradunarekin harremanetan sar zaitez : +33 559 25 60 56 - iparraldea@ueu.org

Etiketak

Biarritz, Internet, Informatika, Iparralde

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.