Ikastaroak :: Argazkigintza

Argazkigintza numerikoa

  • Hasiera-data: 2010(e)ko azaroaren 27a
  • Amaiera-data: 2010(e)ko abenduaren 4a
  • Tokia: Biarritz
  • Nola heldu: http://www.tagzania.com/pt/latabal/
  • Ordutegia: Larunbatak. 9:00-16:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko irailaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko azaroaren 19a

Hainbat urtez, argazkigintza jende kopuru murriztu baten artean egon den jarduera izan da, baina argazkigintza numerikoaren agerpenaz geroztik, argazkiak ateratzea denen esku dago. Argazkigintzarekiko gastuak apaldu dira, makinaren erabilera guztiz errextu da eta argazkiak hedatzeko ahalbide desberdin ainitz daude egun. Alta, askotan, kamera berri horiek eskaintzen dizkiguten aukera guztiak ezagutzeko eta menperatzeko zailtasunak ditugu.

Irakaslea

  • Patxi Ladevese Ladevese

Helburuak

Ikastaro honen helburua argazkigintza numerikoaren inguruan oinarrizko ezagutzak eta metodoak ematea da. Argazkigintzaren oinarrietatik abiatuz, kamera numerikoen funtzionamendua eta erabilera sakonduko ditugu beren aukerei ahal bezain etekin handiena ateratzeko asmoz.

Edukiak

  • Argazkigintza numerikoari buruzko oinarrizko ezagutzak : argazkigintzaren historiari begirada, numerikoaren funtzionamendua, formatu desberdinak, etab.
  • Argazki makina : kamera desberdinak, kameraren funtzio desberdinak, zooma, osagarri desberdinak, etab.
  • Bista-hartzea : fokala, esposizioa, abiadura, iso, konposaketa, angelu desberdinak, argazkia argi guttirekin, flash oinarriak, etab.
  • Argazkien gordeketa, hedapena eta inprimaketa : artxibaketa, Photoshop-ekin argazki birmoldaketaren oinarriak, Interneten hedapena, inprimatu, diaporama bat eraiki, etab.

Metodologia

Ikastaroak parte teorikoa eta bestea praktikoa izanen du. Teoria eman ondotik praktikan emanen ditugu ikaspenak. Kamerak eskuan, argazki saioak egingo ditugu, ateratako argazkiak ordenagailuetan sartu eta lantzeko, hedatzeko eta inprimatzeko aukerak ikusiko ditugu.

Nori zuzendua

Ikastaro hau gaian interesa duen orori eta argazki kamera numeriko bat duen edonori zuzendua da. Argazkigintza munduan sartu nahi duen ororentzat oinarrizko ikastaroa da.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, Baionako arduradunarekin harremanetan sar zaitez : iparraldea@ueu.org edo +33 559 25 60 56

Oharrak

Zure argazki tresna numerikoa ekarri.

Babesleak

Etiketak

Iparraldeko ikastaroak, argazkigintza, informatika

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.