Ikastaroak :: Hezkuntza, Pedagogia, Psikologia

Ipuinen funtzio pedagogikoa: balioak transmititzeko eta harremanak lantzeko

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko irailaren 6a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko urriaren 30a

Ikastaro hau bete egin da. Ikastaroan interesa izanez gero, matrikula-orria bete baina ez egin matrikularen diru-sarrerarik.

Ikastaroa larunbatetan izango da (azaroaren 6an, 13an, 20an eta 27an).

Gure gizartean ipuinak beti erabili izan ditugu batzuetan era kontziente batean eta beste batzuetan inkontzienteki balioak transmititu eta haurrekin harremanak izateko era bezala. Baina, benetan ulertzen al dugu ipuinen mezua? Hauek al dira gure haurrei adierazi nahi dizkiegun ereduak?

Irakasleak

Helburuak

Helburu nagusia da ipuinen funtzio pedagogikora hurbiltzea ipuinen erabilerarako baliabideak emanez.

  • Ipuinak definitzea: ipuinen historia ezagutzea.
  • Ipuinen funtzio pedagogikoa azaltzea.
  • Sexualitate eta genero-ikuspuntutik ipuinen azterketa kritiko bat egiteko gaitzea.
  • Ipuinak moldatzeko eta berriak sortzeko trebetasunak eskaintzea.

Edukiak

  • Ipuinak eta haien istorioa.
  • Ipuinen erabilera eta funtzio pedagogikoa gaur egun.
  • Ipuinen ikuspegi aldaketa sexualitate eta genero-ikuspuntutik.
  • Ipuin bat sortzeko behar ditugun pauso eta irizpideak.

Metodologia

Teoriko – Praktikoa. Dinamika partehartzaileen bidez landuko dira gaiak.

Nori zuzendua

Tailer hau heziketa arloarekin harremanetan dagoen edo interesa duen edozein pertsonari dago zuzendua (elkarteetako boluntario, langile, hezitzale, guraso, begirale, ikasle...)

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org (Mari Karmen).

Babesleak

Etiketak

ipuinak, balioak, ipuinen funtzioa

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.