Ikastaroak :: Internet
Talde-lanean informazioa sortu, bilatu eta kudeatzeko era asko daude. Hauetako eraginkorrenetakoa wiki izenekoa da. Ikastaro honetan wikien nondik norakoak eta barne trikimailuak ikasiko ditugu, beraien erabilera eta eragina ahaztu gabe. Murgilduko gara Wikipedia eta Wikileaks bezalako komunitateetan, eta ikasiko dugu informazioa nola ekoiztu eta paratu.
Informatikan lizentziatua. Proiektuen zuzendaritzan doktorea da eta UEUko kidea.
. Parte-hartzaileak wiki batean (Wikipedia kasu) lan akademikoak eta talde-lanak nola burutu ezagutzea.
. Informazioa nola bilatu, elkartu, irudiak, bideoak eta bidaltze-oharrak nola gehitu eta bakoitzaren bertsioak nola erkatu.
. Gizartean eta enpresetan eztabaidak bideratu eta komunitateak nola sustatu menperatzea.
. Wikiak eta bestelako talde-lanerako tresnen ezaugarriak bereiztea.
. Internauta, informazio kontsumitzaile hutsetik, kalitatezko ekoile izatera pasatzea.
Zer da Web 2.0?
Zer dira wikiak? Nola erabili? Nola egituratu?
Wikipedia eta beste tresna batzuk
Testu egituratua
Bidaltze-oharrak, multimedia, bertsioak, anbiguotasuna
Kasu arrakastatsuak akademian, gizartean, enpresetan eta kazetaritzan
Nola sustatu elkarlana eta parte hartzea? Nola neurtu?
Teoriko-praktikoa, ordenagailuz lagundurik.
|
Ikasleei, profesionaleei, irakasleei, kazetariei eta informazioa sortu, bildu eta kudeatu nahi duen edonori |