Ikastaroak :: Osasuna

Aromaterapia - Sendabelar usaintsuak

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 16.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko irailaren 6a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko azaroaren 12a

Ikastaroa larunbatetan izango da (azaroaren 13an eta 27an) goiz eta arratsaldez.

Aromaterapia sendabelar usaintsuek sortzen dituzten molekula berezien erabilera terapeutikoa da: olio esentzialak. Hauek lortzeko teknika ohikoena destilazioa da. Olio esentzial hauen bidez osasun naturala, fisikoki nahiz emozionalke, sustatu dezakegu.

Sendabelarrak direnez, edozein gaitz mota tratatu dezakegu. Berria dela ematen du, baina ez da horrela. Egipton eta Babilonian aurkitzen ditugu beraien erabileraren aztarnak. Oso, oso efektiboak dira. Aromaterapia erabiltzeko esparru oso desberdinak ditugu: osasun psikofisikoa, kosmetika, higienea, sukaldatiza, etxeko garbiketa (toxiko gabekoa).

Erabilera mota anitz ditugu: masajeak, inhalazioak, lurrunak, bainuak, krema, olioak, lozioak, ukenduak, gelak, pomadak, aurpegiko-geruzak, konpresak, saunak, perfumeak, bainu-gatzak...

Irakaslea

  • Itziar Salegi Urbieta

    Mikel Salegiren arreba.

    Naturopata eta psikoterapeuta.

Helburuak

  • Aromaterapia eta Psikoaromaterapia zer den ezagutzea. Oinarrizko teoria.
  • Erabilpen era desberdinak ezagutzea. Aurkibide terapeutikoa erabiltzen ikastea.
  • Aromaterapiaren eragina gorputz sistemetan: nerbioak, zirkulazioa, iragazketa, azala,…
  • 20 sendabelar usaintsuen fitxa teknikoa ezagutzea (erromeroa, izpilikua, te zuhaitza,..)
  • Erremedioak egiten ikasi. Dosiak, kontraindikazioak.

Edukiak

  • Oinarrizko teoria
  • Azala: osasuna, kosmetika, higienea
  • Psikoaromaterapia eta oreka emozionala
  • 20 sendabelarren fitxa terapeutikoa
  • 6 erremedio egin
  • beste erremedioak egiten erakutsi

Metodologia

Ikastaro teoriko-praktikoa da.

Praktika ariketak: Aromaterapiaren Olio esentzialekin erremedio naturalak egin eta Tratamenduak erabakitzen ikasi.

Nori zuzendua

Gaian interesa daukan edozeinentzako.

Egitaraua

2010-11-13

Ordua Edukiak Irakaslea
10:00-14:30

Aromaterapia - Sendabelar usaintsuak

- Oinarriako teoria

- Azala: osasuna, kosmetika, higienea

- 10 sendabelarren fitxa terapeutikoa

- 3 erremedio egin

- beste erremedioak egiten ikasi

  • Itziar Salegi Urbieta
15:30-19:00

Aromaterapia - Sendabelar usaintsuak

  • Itziar Salegi Urbieta

2010-11-27

Ordua Edukiak Irakaslea
10:00-14:30

Aromaterapia - Sendabelar usaintsuak

- Gorputza, sistemak eta aparatuak

- Psikoaromaterapia eta oreka emozionala

- 10 sendabelarren fitxa terapeutika

- Erremedioak egin

- Beste erremedioak egiten ikasi

  • Itziar Salegi Urbieta
15:30-19:00

Aromaterapia - Sendabelar usaintsuak

  • Itziar Salegi Urbieta

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org (Mari Karmen)

Babesleak

Etiketak

olio esentzialak, erremedio naturalak, psikoaromaterapia

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.