Ikastaroak :: Hezkuntza, Informatika

Moodle-ren oinarrizko erabilera

  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko irailaren 6a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko urriaren 30a

Ikastaro hau bete egin da. Ikastaroan interesa izanez gero, matrikula-orria bete baina ez egin matrikularen diru-sarrerarik.

Ikastaroa on line izango da. Saio presentzial bakarra izango du, ikastaroaren hasiera egunean, azaroaren 3an, 17:00etatik 19:00etara.

Moodle ikasgela birtualak sortzeko web aplikazio ezagunenetakoa da gaur egun. Hezkuntza-testuinguru guztietan ari da erabiltzen eta gero eta zabalkunde handiagoa du nazioartean nahiz gurean.

Ikastaroaren helburu nagusia Moodle-ren oinarrizko ezagutza eskuratzea da, bereziki alderdi praktikoari erreparatuz. Horretarako, ikastaroan zehar parte-hartzaile bakoitzak bere jakintza-esparruko ikasgai bat molde birtualean eskaini ahal izateko lehenbiziko saiakera egin beharko du.

Plataformaren aurkezpen labur baten ostean, Moodle-ren osagai nagusiak aztertuko ditugu: baliabideak, jarduera-moduluak eta blokeak. Aztertu ahala, praktikak egingo ditugu.

Irakasleak

  • Abel Camacho Romero

    Euskal Filologian lizentziatua eta une honetan Santurtziko Udaleko prestakuntza-teknikaria. Euskara ikasteko materialen idazlea. Irakasleen prestatzailea didaktika eta hezkuntzarako teknologia-ikastaroetan. e-learning aholkularia. UEUkidea.

    @abel2es

  • Pedro Lonbide Lizarralde

    Psikopedagogian lizentziatua.

Helburuak

  • Moodle-k ikastaroak sortzeko eskaintzen dituen tresnak ezagutzea.

  • Parte-hartzaileei Moodle modu autonomoan erabiltzen ikasi ahal izateko baliabideak eskaintzea.

Edukiak

Plataformaren funtzionamendu orokorra

Komunikazioa bultzatzeko tresnak

  • Norberaren profila, foroak, mezuak, inkesta eta txata

Informazioa emateko tresnak (I): baliabideak

  • Web orriak, estekak, fitxategiak, direktorioak eta etiketak

Informazioa emateko tresnak (II): blokeak

  • Egutegia, HTML, partaideak, duela gutxiko aktibitatea, urrutiko RSS kanalak...

Edukiak lantzeko tresnak

  • Glosategia, wikia, liburua eta HotPotatoes

Ebaluazioa egiteko tresnak

  • Kalifikazioak, jarduera-txostena, zeregina eta galdetegia

Metodologia

Ikastaroa zeharo praktikoa izango da. Moodle-ren osagaiak aztertu ahala, parte-hartzaileek praktikak egingo dituzte, on-line ikastaro bat osatzeko lehenbiziko saiakera eginez. Ikasleen ikas-prozesu autonomoa bultzatu nahi da eta horretarako nork bere kasa ikasten segitu ahal izateko baliabideak eskaini nahi ditugu.

Nori zuzendua

Irakasleei (hezkuntza-testuinguru guztietakoak)

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org (Mari Karmen).

Babesleak

Etiketak

ikasgela birtuala, web aplikazioak, moodle plataforma

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.