Ikastaroak :: Hizkuntzalaritza

Euskara batuaren bigarren jaiotza saiakerako edukiak

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko irailaren 6a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko azaroaren 12a

Gauza bat da hizkuntza aztergai izatea (hizkuntzalari, soziologo, soziolinguista eta abar) eta oso beste bat, lantresna. Hizkuntza bat adierazpide, espresio izatea nahi denean, baliabide argiak, hitz eta egitura zehatzak behar dira. Euskara eguneroko lantresna dugunok (idazle, itzultzaile, egokitzaile, kazetari, esatari, irakasle, letragile, publizista, gidoigile...) egunean zenbat aldiz ez ote dugu jotzen hiztegira (edo hiztegietara), sarritan soluzio konbintzenterik aurkitu gabe? Hala ere, aurrera egin behar izaten da, ahal den moduan. Lantresnak ematen ez badu, lanbideak ez du barkatzen. Euskaran hutsune eta arazo asko daukagu oraindik. Baita zuzendu, egokitu edo zabaldu beharreko inertzia edo irizpide asko ere. Ikastaro hau arazo horiek guztiak era globalean aurkeztera dator, soluzioak proposatuz, eta, gutxienez, debatea irekiz.

Ikastaroa hiru larunbatetan izango da, azaroaren 13an, 20an eta 27an.

Irakaslea

Helburuak

1) Euskararen hutsuneak (sintaxian) eta arazoak (lexikoan, batez ere) ikusarazi eta soluzioak proposatzea.

2) Aditzarekin dauzkagun arazo handiez ohartaraztea. Hemen, oraingoz, soluzioak zailak direnez gero, bide batzuk markatzea. Debatea irekitzea.

3) Euskara batua “osoa, leihakorra, nazionala” izateko metodoak aurkeztu eta eztabaidatzea, honako gaietan, batez ere: hiztegia, euskalkien ekarpena, argota, sortzaindia eta zuzentzaindia.

4) Gai guztien trataeran, lagun giroko eztabaida garatzea.

Edukiak

Euskarak lantresna edo espresiobide bezala dituen arazo nagusiak argiro eta muga gabe planteatuko dira. Eta arazo asko, soluzionatzen ahalegindu.

Hutsuneak. Oraindik airean dauden erlatiboa eta hainbat egitura garrantzitsu konponduko dira.

Aditza. Bi premia nagusi: sinplifikatu eta laburtu. Horren barruan, aditz trinkoak, era pasiboa, aditz atzizkiak, eta beste hainbat gai.

Hiztegia. Egoera aztertu ondoren, irizpide zabalago, ustez zuzenago eta nahitaez “leihakorragoa” proposatzen da, oso adibide zehatz eta zerrenda konkretuetan. Deskolokatuta daukagun hizkuntza birkolokatu. Inguruko hizkuntzek konpartitzen duten “ondare komunean” euskara ere partaideago izan. Gure hiztegietan, 20.000 inguru hitz “komun” falta direla uste da.

Zuzentzaindia. Akatsen zerrenda bat (degradazioaren erradiografia) aztertu eta zuzentzen saiatu.

Sortzaindia. Esaldi laburrak (sloganak, lemak, iragarkiak, seinaleak...) jargoia, argota... Dagoena nola baliatu eta falta dena nola hornitu. Euskalkien ekarpena nola txertatu batura. Eta hori guztia burutzeko: Metodoa.

Metodologia

Metodologiaren oinarri nagusia azalpena + eztabaida izango da. Eta hori gai edo puntu bakoitzean eta guztietan.

Nori zuzendua

Gorago aipatu bezala, euskara bere lantresna duen edonor: idazle, itzultzaile, egokitzaile, kazetari, esatari, irakasle, letragile, publizista, gidoigile...

Egitaraua

2010-11-13

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-14:00

Euskara batuaren bigarren jaiotza

2010-11-20

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-14:00

Euskara batuaren bigarren jaiotza

2010-11-27

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-14:00

Euskara batuaren bigarren jaiotza

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org (Mari Karmen).

Babesleak

Etiketak

hizkuntzalaritza, sintaxia, lexikoa, aditza, euskara batua, hizkutza aztergai

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.