Ikastaroak :: Itzulpengintza, Informatika

Ordenagailuz lagundutako itzulpena, Wordfast 5 aurreratua

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 7.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko irailaren 6a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko urriaren 25a

Ikastaroa asteartean eta ostegunean izango da.

Wordfast 5 (Classic) bertsioaren ezaugarri aurreratuak aztertuko dira.

Irakaslea

  • Elena Garcia Berasategi

    Pasaiako Portu Agintaritzako Kalitate Sistemen eta Hizkuntza Kudeaketaren Teknikaria eta hizkuntza-teknologietan aditua.

Helburuak

  • Ordenagailuz lagundutako itzulpen-tresna hau sakonean ezagutzea.

  • Itzulpen-memorien kudeaketa aukerak aztertzea.

  • Itzulpen automatikoa integratzen ikastea.

  • Konfigurazio fitxategiak ezagutzea.

  • Oro har, Wordfastetik etekinik handiena ateratzeko autonomia lortzea.

Edukiak

Itzulpen-memorien gaineko eragiketak: itzulpen-memoriak bateratzea, alderantzikatzea, atributuak esleitzea, unitateak ordenatzea, unitate errepikatuak kentzea, ordezkapenak egitea.

Itzultzaile automatikoak Wordfasten integratzea.

Officeko dokumentuak itzultzea: Word, Excel eta PowerPoint.

Metodologia

Ikastaroa guztiz praktikoa eta ordenagailu-gelan izango da. Ikasleek ariketak eskolan bertan egiteko aukera izango dute.

Nori zuzendua

Wordfast 5en oinarrizko funtzioak ezagutzen dituzten profesionalei zuzendua. Komenigarritzat jotzen da 'hastapenak' ikastaroa egin izana eta ordenagailuarekin lan egiten ohituta egotea.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org (Mari Karmen).

Babesleak

Etiketak

itzulpen-memoriak, itzulpen-tresnak, itzulpen automatikoa, ordenagailuz lagundutako itzulpena

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.