Ikastaroak :: Komunikazioa

Aurkezpenetan entrenamendu trinkoa

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko irailaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko irailaren 30a

Mintegi hau egilearen emaitza da; Programazio Neurolinguistikotik eta coaching-etik, eta azken finean giza bikaintasunaren ikerketatik datozen teknikekin egituran diseinatutako jendaurrean hitz egiteko gaitasunen kurtsoetan, pertsonarteko komunikazioaren eta coaching-aren kurtsoetan bideratzaile eta entrenatzaile gisa esperientzia luzearen emaitza.

Erabiltzen diren osagarrizko baliabide modernoez gain (proiektoreak, pantailak, ordenagailuak, eta abar), edozein aurkezpenean zalantzagabekoak eta ezinbestekoak diren oinarriak, hots, hitzezkoa den eta hitzezkoa ez den lengoaiaren (edukia eta ahotsa, eta gorputza, hurrenez-hurren) eremuan dauden komunikazioaren alderdi ezberdinak eta “zoko-moko” ugariak era praktikoan landuko dira bertan.

Irakaslea

  • Gotzon Carcar Muerza

    Coach pertsonala eta enpresariala, Trainer's Training Masterra Programazio Neurolinguistikoan. UEUkidea

Helburuak

  • Jendaurrean hiz egiteko teknika eraginkor eta sinpleak ikastea da helburua, ahalik eta erraztasun, argitasun, naturaltasun eta dotoretasun handienaz, ematen diren mezuetan eraginkortasuna lortzeko.

  • Interkomunikazio pertsonalaren prozesuan partaideak kalitatea handiagoz hornitzea.

  • Partaideen komunikazio gaitasun guztiak erabiltzea eta hobetzea, besteei beren mezua eta honen edukia ematen lagunduz, erarik eraginkorrenean.

 

 

Edukiak

  • Arreta-gunearen kontrola.

  • Gorputza eta bere komunikazio potentziala: mugimenduak espazioan.

  • Ahotsa, bere tasunak eta isiluneak.

  • Lengoaia argi eta garbia.

  • Mintzaldiaren edukiaren antolakuntza eta egituraketa hobea.

  • Mezuetan adostasuna handiagoa, gorputz lengoaiari eta berbetari dagokionez.

  • Hautemate sakonagoa eta zure barne baliabideen erabilera hobea.

Metodologia

Eredu esperientziala. Unez une, parte hartzaileek egindako hainbat ariketak osatzen dute prozesu guztia. Ariketa guztien aurretik irakasleak erakustaldi bat egiten du parte hartzaile batekin edo zenbaitekin. Gero, parte hartzaile guztiek esperimentatzen dute proposatutako eta erakutsitako ariketa. Ikastaro guztian ikaslearen liburua orientazio gida eta oroigarri gisakoa da.

Erabilitako teknikak Programazio Neurolinguistikoaren teknikacorpusekoak dira; horiek, irakaslearen esperientzia eta trebetasunekin batera (metaforak erabiltzea, aipuak eta erakustaldi nahiz ariketen komunikazioan gertatzen den kongruentziazko metamezua bera) “entrenamendu-ikasketa-irakaskuntza” esperientzia aberasten dute.

 OSO GARRANTZITSUA!!! :

Ikastaro honen prozesuak, pausoz pauso, ariketaz ariketa, egunez egun, komunikazio tresna oso bat eraikitzen du. Egun bakoitzean tresna horren osagarri batzuk ikasten dira. Bizikleta bat egiten ikasten badut, jakin behar dut atalez atal nola osatzen den. Atalen bat egiten ez badut ezin izango dut bizikleta eraiki ezta gero ibili ere. Ikastaroan matrikulatzen denak, konpromiso sakon bat hartu beharko du: tinko, egunero klasera joan, bestela, DENA GALDUKO luke Ezin izango da bizikletaz ibili. (ikastaroa eta denbora galduko luke, eta gainera, honen arabera, beste partaideei kalte handia sortuz).

Nori zuzendua

Pertsona taldeekin eta haien aurrean komunikatu behar duten guztiendako diseinatua (Nork ez du behar?), esaterako: irakaskuntzako langileak (irakasleak eta ikasleak), gaiak, txostenak edo produktuak aurkeztea, hitzaldiak ematea, lan taldeak zuzendu edo bideratu edota haiekin harremanak izatea (negozioak, enpresak, salmentak, osasuna, ideiak igortzea –prentsa, irratia, tb, politika, sindikatuetan, e.a.-) aisialdia, familiako harremanak, bikotekoak, adiskideak, e.a.

Matrikulaziorako argibideak

Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin batera eskainitako ikastaroa da hau.

Nork egin dezakeen inskripzioa: edonork egin dezake inskripzioa Kultura Jardueren Atalak eskainitako ikastaroetan. Inskripzio-kopurua ikaspostu-kopurua baino handiagoa bada, hurrenkera honi jarraituko zaio: ikasleak, irakasle eta ikertzaileak, administrazio eta zerbitzuetako langileak (AZL), adiskide eta ikasle ohien programako kideak eta inskripzioa egin duten gainerakoak. Zorrotz beteko da izena emateko hurrenkera.   Inskripzioa egiteko egunak: Titulu ofizialetako ikasleentzat, Esperientziaren gelako ikasleentzat, irakasle eta ikertzaileentzat, AZLkoentzat, parekatuentzat, Adiskide eta Ikasle Ohien Programaren kideentzat: irailaren 9tik aurrera. Unibertsitate Komunitatetik kanpokoentzat: irailaren 29tik aurrera   Ikastaroen prezioa: 

 

  

20 ordura arteko ikastaroak

Titulu ofizialetako eta Esperientziaren Gelako ikasleak

 

55,00 euro

Unibertsitateko langileentzat (II eta AZL) eta parekatuentzat*

 

60,00 euro

Ikasle ohientzat (Alumni programa)

66,00 euro

Unibertsitatearen adiskideentzat (Alumni programa) 

 

147,00 euro

Kanpokoentzat

155,00 euro

  Kredituen balioa aitortzea   1. eta 2. zikloetako ikasleak: Gehienez ere hautaketa libreko 3 kreditu eskuratu ahalko dituzte, ikasturte bakoitzeko, unibertsitate zabalpeneko jarduerak egiteagatik.   Gradu ikasleak: Gehienez ere 6 kreditu eskuratu ahalko dituzte beren graduko ikasketa plan ofizial osoan, unibertsitate zabalpeneko jarduerak egiteagatik.   Kredituak eskuratu nahi dituzten ikasleek espreski adierazi beharko dute hori inskripzio orrian.  Nafarroako Unibertsitate Publikoak ikastaro bakoitzari esleitu zaizkion kredituak emango ditu, betiere, ikasleek eskola-orduen % 90 egiten badituzte, eta probak gainditu edo irakasleek eskatutako lanak aurkezten badituzte.   

Izen ematea:

Nafarroako Unibertsitate Publikoan· 948 16 84 56 telefonoan, 8:30etatik 14:30etara· http://www1.unavarra.es/cultura webgunean.· actividades.culturales@unavarra.es epostanInformazio gehiago:. www.ueu.org webgunean. nafarroa@ueu.org helbidean. 948 36 25 63 telefonoan

Babesleak

  • NUP

Etiketak

Psikologia, komunikazioa, Iruñea, Nafarroako eskaintza, Nafarroako ikastaroak, UEU

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.