Ikastaroak :: Argazkigintza

Argazkigintza digitala

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko irailaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko irailaren 24a

Badira zenbait urte digitalizazioa gure egunerokotasunean dugula. Argazkigintzari dagokionez ere, urte batzuetatik hona aldaketa handiak izan dira kamera digitalek analogikoei lekua hartu dietelarik. Kamera digitalak denon eskuetan ikusten ditugularik ere, askotan ez dakigu behar moduko etekina ateratzen kamera berri hauek eskaintzen dizkiguten aukera guztiei.

Irakaslea

  • Ander Gillenea Muxika

    Ander Gillenea Muxika argazkilari profesionala da. Argazki agentzia desberdinekin egiten du lan freelance moduan eta argazkilaritza ikastaroak ematen ditu Euskal Herrian zehar.

Helburuak

- Argazkigintza digitalari buruzko oinarrizko ezagutza

- Argazkigintzari buruzko oinarrizko ezagutza

- Kamera digitalaren oinarrizko ezagutza eta erabilera bermatzea

- Kamera digitalari ahal den etekin handiena ateratzea

Edukiak

Argazkigintzaren inguruan oinarrizko ezagutza (Argia, konposaketa, abiadura, diafragma, e.a.). Kamera digitalek dituzten ezaugarriak ezagutzea. Argazkiak kudeatu, ordenagailura pasa, gorde... Photoshopa erabili, azaleko erabilpena.

Metodologia

Ikastaroak teoriko eta praktikoa izatea du helburu, oinarrizko teoria emango dugu baina batez ere ikastaro praktiko bat egingo dugu. Kamerak eskuan harturik argazki saioak egingo ditugu, ateratako argazkiak ordenagailuetara sartu eta ordenagailuan ditugun erabilera aukerak ikusiko ditugu.

Kamera piztu aurretik hasi eta argazkia atera, ordenagiluan sartu, ordenagailuan editatu eta paperera pasa zein mailez nola bidaltzeko prozesua landuko dugu, besteak beste.

Ordu gehienak praktikoak izango dira.

Nori zuzendua

Ikastaro hau gaian interesa duen orori eta argazki kamera digital bat duen edonori zuzenduta dago. Argazkigintza munduan sartu nahi duen ororentzat oinarrizko ikastaroa izango da

Matrikulaziorako argibideak

Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin batera eskainitako ikastaroa da hau.

Nork egin dezakeen inskripzioa: edonork egin dezake inskripzioa Kultura Jardueren Atalak eskainitako ikastaroetan. Inskripzio-kopurua ikaspostu-kopurua baino handiagoa bada, hurrenkera honi jarraituko zaio: ikasleak, irakasle eta ikertzaileak, administrazio eta zerbitzuetako langileak (AZL), adiskide eta ikasle ohien programako kideak eta inskripzioa egin duten gainerakoak. Zorrotz beteko da izena emateko hurrenkera.   Inskripzioa egiteko egunak: Titulu ofizialetako ikasleentzat, Esperientziaren gelako ikasleentzat, irakasle eta ikertzaileentzat, AZLkoentzat, parekatuentzat, Adiskide eta Ikasle Ohien Programaren kideentzat: irailaren 9tik aurrera. Unibertsitate Komunitatetik kanpokoentzat: irailaren 15etik aurrera   Ikastaroen prezioa: 

 

  

20 ordura arteko ikastaroak

Titulu ofizialetako eta Esperientziaren Gelako ikasleak

 

55,00 euro

Unibertsitateko langileentzat (II eta AZL) eta parekatuentzat*

 

60,00 euro

Ikasle ohientzat (Alumni programa)

66,00 euro

Unibertsitatearen adiskideentzat (Alumni programa) 

 

147,00 euro

Kanpokoentzat

155,00 euro

  Kredituen balioa aitortzea   1. eta 2. zikloetako ikasleak: Gehienez ere hautaketa libreko 3 kreditu eskuratu ahalko dituzte, ikasturte bakoitzeko, unibertsitate zabalpeneko jarduerak egiteagatik.   Gradu ikasleak: Gehienez ere 6 kreditu eskuratu ahalko dituzte beren graduko ikasketa plan ofizial osoan, unibertsitate zabalpeneko jarduerak egiteagatik.   Kredituak eskuratu nahi dituzten ikasleek espreski adierazi beharko dute hori inskripzio orrian.  Nafarroako Unibertsitate Publikoak ikastaro bakoitzari esleitu zaizkion kredituak emango ditu, betiere, ikasleek eskola-orduen % 90 egiten badituzte, eta probak gainditu edo irakasleek eskatutako lanak aurkezten badituzte.   Izen ematea:

Nafarroako Unibertsitate Publikoan· 948 16 84 56 telefonoan, 8:30etatik 14:30etara· http://www1.unavarra.es/cultura webgunean.· actividades.culturales@unavarra.es epostanInformazio gehiago:. www.ueu.org webgunean. nafarroa@ueu.org helbidean. 948 36 25 63 telefonoan

Babesleak

  • NUP

Etiketak

NUP, Iruñeako ikastaroak, hitzartutakoak, argazkia, digitala

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.