Ikastaroak :: Filosofia

Euskal pentsalariak bigarren hezkuntzako curriculum berrian.

  • Hasiera-data: 2022(e)ko azaroaren 23a
  • Amaiera-data: 2023(e)ko maiatzaren 31a
  • Tokia: Bilbo-UEUren egoitza
  • Nola heldu: https://labur.eus/UEUBilbo
  • Ordutegia: Astean zehar. 18:30-20:30
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 2.00 ordu

Bigarren Hezkuntzako curriculumean Mari Luz Esteban, Txillardegi eta Azurmendi pentsalariak landuko direla aitzakia hartuta, nor dira, zer egin dute, haien obra ezagutzeko nondik abiatu... lantzeko, hitzaldi zikloa antolatu du UEUren Filosofia sailak.

Edukiak

Hitzaldiak:

  • Azaroa: "Joxe Azurmendi: krisian bizitzen ikasteko pentsamendua". Hizlaria: Haritz Azurmendi Arrue.
  • Otsaila: Txillardegi - Hizlaria: Alaitz Aizpurua.
  • Maiatza: Solasaldia: "Pentsamendu antropologiko feminista" Mari Luz Esteban eta Jone Miren Hernández..
(datak lotu ahala, egitarauan sartzen joango gara)
.

Egitaraua

2022-11-23
Ordua Edukiak Irakaslea
18:30-20:30

Joxe Azurmendi: krisian bizitzen ikasteko pentsamendua.

  • Hizlaria: Haritz Azurmendi Arrue. Filosofian doktorea "Joxe Azurmendiren nazioa Nazionalismo Ikerketen argitan. Abertzaletasun kulturalaren defentsa Euskal Herri garaikidean" tesiarekin UPV/EHUn. UEUren Filosofia sailburua. Jakin kultur taldeko kidea.

Matrikulaziorako argibideak

Izen ematea irekia eta doanekoa da. Aforoa bete arte.

PARTE HARTZEKO idatzi mezu bat n.intxaurtza@ueu.eus helbidera edo deitu 94 679 05 46 (Nekane).

Etiketak

hitzaldiak, Bilbo