Ikastaroak :: Hezkuntza

IkastarONline: 4.modulua. (4M-01)

  • Hasiera-data: 2023(e)ko urtarrilaren 12a
  • Amaiera-data: 2023(e)ko otsailaren 16a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: Astean zehar. 00:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 195,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 175,50 €. Bazkideak: 146,25 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2022(e)ko irailaren 8a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2023(e)ko urtarrilaren 9a

Ikastaro hau online ikastaroen diseinu didaktikoan eta teknikoan trebatzeko IkastarOnline izeneko ikas-ibilbidearen azken modulua da. Helburu nagusia da hezkuntza-testuinguru anitzetarako baliagarri diren ikastaroak sortzeko gaitasuna eskuratzea.

Laugarren modulu honen amaieran ikasleak proiektu gisa ikas-sekuentzia digital bat sortu beharko du. Horretarako, bere hezkuntza-testuingurua aztertuta, Moodle ikasgela birtuala erabiliko du diseinu didaktikoa eta teknologikoa egiteko. Sekuentziak ikaskuntza aktiboa mesedetzeko e-jarduerak izango ditu, interakzioari, dinamizazioari, orientazioari eta ebaluazioari berebiziko garrantzia emanez. Halaber, e-portfofio digitala erabiltzeko proposamena jasoko du, bai eta sarean zehar aurki daitezkeen edukien eta zerbitzuen erabilera sustatu ere.

Modulu honetan zehar proiektu hori gauzatu ahal izateko taldekako tutorizazioa emango da, sorkuntza gidatua bideratu ahal izateko.

UEUk proiektua gainditzen duenari aditu-agiria emango dio elearning testuinguruetan eduki digitalak sortzeko gaitasuna erakusten duena.

.

OHARRA: ikastaro hau ikastarONline: Moodle-ren bidez online ikastaroak sortzeko ibilbidea ikastaroaren laugarren modulua da.

.

Ikastaro honek aurrez aurreko bi saio ditu:

  • 2023-01-12 - Ikastaroaren hasiera (hautazkoa): 17:30-19:30 - Eibarren, Markeskoa jauregian (Otaola hiribidea 1, 20600 Eibar), mapa.
  • 2023-02-16 - Ikastaroaren amaiera eta proiektu aurkezpena (derrigorrezkoa): 17:30-20:30- Eibarren, Markeskoa jauregian (Otaola hiribidea 1, 20600 Eibar), mapa.

Helburuak

Laugarren modulua arrakastaz amaitzen duen ikaslea ondokoak egiteko gai izango da:

  • Hurbilen duen hezkuntza-testuinguruaren irakurketa pedagogikoa egiteko.
  • Hezkuntza-eduki digital originalak sortzeko.
  • Sortutako eduki digitalei esker ikas-ibilbide edo sekuentzia bat diseinatzeko.
  • Ingurune seguruetan edukiak partekatzeko, kudeatzeko eta trukatzeko eredu eta plataforma berriak aztertzeko eta ebaluatzeko.

Nori zuzendua

  • Online ikastaroen diseinu didaktikoan eta teknikoan trebatu nahi duen orori.
  • Online ikastaroen diseinu didaktikoan eta teknikoan duen gaitasuna egiaztatu nahi duen orori.

Egitaraua

2023-02-22
Ordua Edukiak Irakaslea
17:30-19:30

Hasierako aurrez aurreko saioa.

  • Ordutegia: 17:30-19:30
  • Iraupena: 2 ordu.
  • Tokia: Eibar, Markeskoa jauregia (Otaola hiribidea 1, 20600 Eibar / 943821426) - mapa
2023-03-23
Ordua Edukiak Irakaslea
17:30-19:30

Amaierako aurrez aurreko saioa.

  • Ordutegia: 17:30-19:30
  • Iraupena: 2 ordu.
  • Tokia: Eibar, Markeskoa jauregia (Otaola hiribidea 1, 20600 Eibar / 943821426) - mapa

Matrikulaziorako argibideak

OHARRA: 4. moduluan izena emateko, ezinbestekoa da aurretik 3.modulua egina izatea.

.

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: i.iciar@ueu.eus, 943821426 (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Homologazioa:

  • Eguneratze-ikastaro modura homologatutako ikastaroa: ebazpena 2022/10/07, zenbakia 2268348007.