Ikastaroak :: Hezkuntza

IkastarONline: 3.modulua. (3M-02)

  • Hasiera-data: 2023(e)ko otsailaren 23a
  • Amaiera-data: 2023(e)ko martxoaren 30a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: Astean zehar. 00:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 195,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 175,50 €. Bazkideak: 146,25 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2022(e)ko irailaren 8a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2023(e)ko otsailaren 16a

Ikastaro hau online ikastaroen diseinu didaktikoan eta teknikoan trebatzeko IkastarOnline izeneko ikas-ibilbidearen modulu aurreratua da. Helburu nagusia da hezkuntza-testuinguru anitzetarako baliagarri diren ikastaroak sortzeko gaitasuna eskuratzea.

Hirugarren modulu honetan online ikastaroetan komunikazioak eta ebaluazioak jokatzen duten rola aztertuko da. Ondoren, Moodle erabilita, ikas-sekuentzia bat osatzeko urratsak eta osagaiak landuko dira.

Gero, Mahara izeneko portfolio digitalak elkarreragina sustatzeko eta ikas-ebidentziak antolatzeko eta zabaltzeko baliabideak landuko dira. Amaitzeko, sarean zehar aurki daitezkeen komunikaziorako eta elkarlanerako tresnak zerrendatu eta ebaluatuko dira.

Ikastaro honen amaieran ikasleak bere hezkuntza-testuinguruko egoera jakin bati erantzungo dion online ikastaroa sortu beharko du.

.

OHARRA: ikastaro hau ikastarONline: Moodle-ren bidez online ikastaroak sortzeko ibilbidea ikastaroaren hirugarren modulua da.

.

Ikastaro honek aurrez aurreko bi saio ditu:

  • 2023-02-23 - Ikastaroaren hasiera (hautazkoa): 17:30-19:30 - Eibarren, Markeskoa jauregian (Otaola hiribidea 1, 20600 Eibar), mapa.
  • 2023-03-30 - Ikastaroaren amaiera eta proiektu aurkezpena (derrigorrezkoa): 17:30-20:30- Eibarren, Markeskoa jauregian (Otaola hiribidea 1, 20600 Eibar), mapa.

Helburuak

Hirugarren modulua arrakastaz amaitzen duen ikaslea ondokoak egiteko gai izango da:

  • Komunikazio didaktikoak eta online ebaluazioak elearning testuinguruetan duten rolaz eta zereginaz hausnartzeko.
  • Moodle-n ikas-sekuentzia logiko bat garatzeko. Sekuentzia horrek informazioa emateko, edukiak lantzeko, komunikazioa sustatzeko eta ebaluazioa egiteko baliabideak eta tresnak jasoko ditu.
  • Mahara portfolioaren hainbat tresna sortzeko eta erabiltzeko (lagunak, taldeak, orriak eta bildumak).
  • Komunikaziorako eta elkarlanerako kanpoko tresnak ezagutzeko.

Nori zuzendua

  • Online ikastaroen diseinu didaktikoan eta teknikoan trebatu nahi duen orori.
  • Online ikastaroen diseinu didaktikoan eta teknikoan duen gaitasuna egiaztatu nahi duen orori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: i.iciar@ueu.eus, 943821426 (Irati)
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Homologazioa:

  • Eguneratze-ikastaro modura homologatutako ikastaroa: ebazpena 2022/10/07, zenbakia 2268348006