Ikastaroak :: Hezkuntza

IkastarONline: 1.modulua. (1M-02)

  • Hasiera-data: 2023(e)ko otsailaren 23a
  • Amaiera-data: 2023(e)ko martxoaren 30a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: Astean zehar. 00:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 165,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 148,50 €. Bazkideak: 123,75 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2022(e)ko irailaren 8a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2023(e)ko otsailaren 16a

Ikastaro hau online ikastaroen diseinu didaktikoan eta teknikoan trebatzeko IkastarOnline izeneko ikas-ibilbidearen hasierako modulua da. Helburu nagusia da hezkuntza-testuinguru anitzetarako baliagarri diren ikastaroak sortzeko gaitasuna eskuratzea.

Lehen modulu honetan teknopedagogiari begirada kritikoa eman ondoren, elearningaren egungo egoera aztertuko da, bai eta berorren osagai nagusiak aztertu ere. Ondoren, Moodle izeneko ikasgela birtualaren ezaugarriak ezagututa, oinarrizko baliabideetan eta tresnetan trebatzeko saioa egingo da, hainbat testuingurutan erabili ahal izateko.

Gero, portfolio digitalak ikasteko prozesuei egin diezaiekeen ekarpena aztertuko da, eta Mahara izeneko portfolio digitalaren oinarrizko tresnak aurkeztu eta landuko dira. Amaitzeko, sarean aurki daitezkeen bestelako baliabideak eta edukiak Moodle ikastaro batera ekartzeko modua ere landuko da.

Ikastaro honen amaieran ikasleak ikastaro sinple bat sortu beharko du Moodle erabilta.

.

OHARRA: ikastaro hau ikastarONline: Moodle-ren bidez online ikastaroak sortzeko ibilbidea ikastaroaren lehen modulua da.

.

Ikastaro honek aurrez aurreko bi saio ditu:

  • 2023-02-23 - Ikastaroaren hasiera (hautazkoa): 17:30-19:30 - Eibarren, Markeskoa jauregian (Otaola hiribidea 1, 20600 Eibar), mapa.
  • 2023-03-30 - Ikastaroaren amaiera eta proiektu aurkezpena (derrigorrezkoa): 17:30-20:30- Eibarren, Markeskoa jauregian (Otaola hiribidea 1, 20600 Eibar), mapa.

Helburuak

Lehen modulua arrakastaz amaitzen duen ikaslea ondokoak egiteko gai izango da:

  • Teknologiak ikasteko eta irakasteko prozesuei egin diezazkiekeen ekarpenak kritikoki baloratzeko, bai eta elearningaren osagaiak zerrendatzeko eta azaltzeko ere.
  • Moodlen ikastaro sinple bat sortzeko. Ikastaro horrek oinarrizko edukiak eta jarduerak izango ditu.
  • Portfolio digitalek egin dezaketen ekarpenaz hausnarketa egiteko, bai eta Mahara eportfolioan bere profila sortzeko eta fitxategiak erabiltzeko ere.
  • Moodlez kanpoko baliabideak eta edukiak online ikastaroan erabiltzeko.

Nori zuzendua

  • Online ikastaroen diseinu didaktikoan eta teknikoan trebatu nahi duen orori.
  • Online ikastaroen diseinu didaktikoan eta teknikoan duen gaitasuna egiaztatu nahi duen orori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: i.iciar@ueu.eus, 943821426 (Irati)
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Homologazioa:

  • Eguneratze-ikastaro modura homologatutako ikastaroa: ebazpena 2022/10/07, zenbakia 2268348004