Ikastaroak :: Komunikazio zientziak

Ipuin-kontalaritza: bazen behin ahozkotasuna eta gorputz adierazpena

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 7.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 49,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 44,00 €. Bazkideak: 36,70 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2022(e)ko irailaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2022(e)ko irailaren 25a

Gaur egun estimulazio handiak daude gure artean eta badirudi arreta jartzeko arazoak sortzen ari direla. Gai sakon bat edo luze bat azaltzerakoan erakargarria egin behar da eta nola lortu pantailarik erabili gabe?

Norberak gaitasun hori garatu dezake bere ahotsa, jarrera eta gorputzaren adierazpenarekin.

Ikastaro praktikoarekin oinarrizko ezagutza bat egin daiteke. Norberaren gaitasuna indartu.

Ariketa ezberdinen bidez landuko da.

Irakaslea

  • Ixabel Agirresarobe Arzallus

    Ipuin kontalaria, ipuin idazlea eta antzezlea.

Helburuak

  • Ahotsaren erabilpenaren jabe izatea.
  • Gorputzaren jarrera nola erabili daitekeen jabetzea.
  • Hitzaldiko erritmoa kontutan hartzea.

Edukiak

  • Irakurketa ozena.
  • Kontaketa jendearen aurrean.
  • Gorputz adierazpenaren kontzientzia.
  • Erritmoa.

Metodologia

Ikastaroak metodologia parte-hartzailea, aktiboa, berritzailea eta dinamikoa izango da. Partaideen aurre ezagutzetatik abiatuko da, eta teoria bizi esperientzietan eta eguneroko lan jardunean kokatzea izango du helburu, hausnarketa pertsonalak elkarbanatzean oinarrituz. Ikasleak protagonista izango dira, beren ikas-prozesuari berebiziko garrantzia emanez.

Nahiz eta ondorengo edukiak landu, ikasleen beharrak eta interesak kontuan hartuko dira.

  • Antzerkiaren eta ahozkotasunaren teknikak.
  • Idatzi baten irakurketa.
  • Idatzi bera kontaketa bihurtu.
  • Gorputzaren kontzientzia hartu: eserita dagoenean, zutik, espazioan ibiltzen... begiradak eta abarrak.
  • Ahotsaren proiekzioa.
  • Ahotsaren doinua, isiltasuna.
  • Erritmo aldaketak.

Momentu oro, zalantzak argitzeko eta galderak egiteko tartea emango da; hots, konfiantza-giroa sortzea da helburua, prozesu guztian zehar sor daitezkeen kezka, beldur, iradokizun eta abarri erantzuna emateko.

Nori zuzendua

Interesgarria egiten zaion orori, batez ere, haur eta nerabeekin lan egiten duten irakasleei, hezitzaileei, begiraleei... profesional guztiei. Baita gurasoei ere.

Egitaraua

2022-10-01
Ordua Edukiak Irakaslea
10:00-18:30

Ipuin-kontalaritza: bazen behin ahozkotasuna eta gorputz adierazpena

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.

  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).

  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

  • Diru-laguntzen informazioa.