Ikastaroak :: Erizaintza, Medikuntza

Indarkeria matxisten kasuen arretan eta esku-hartzean begirada feminista

  • Hasiera-data: 2022(e)ko urriaren 22a
  • Amaiera-data: 2022(e)ko urriaren 29a
  • Tokia: Iruñea - UEUren egoitza
  • Nola heldu: https://labur.eus/UEUIrunea
  • Ordutegia: Larunbatak. 10:00-14:00/15:30-17:30
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2022(e)ko irailaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2022(e)ko urriaren 18a

Ikastaroaren datak: urriak 22 eta 29 (larunbatak).

Osasun Arloko profesionalentzako eta ikasleentzako formazioa. Genero sistema, indarkeria matxista eta genero indarkeria kasuetan arreta eta jarduketa ikuspegi feministatik nola landu ikasiko dugu.

Irakaslea

  • Maider Avaristo Iciar

    Gizarte antropologian eta Politika zientziak eta kudeaketa publikoan (EHU) graduatua. Ikasketa Feministak eta Generoko masterra (EHU).

    Mugimendu Feministako kidea eta Emagin Elkartean formatzailea.

Helburuak

Formazio honen helburua osasuneko langileak emakumeen aurkako indarkerian sentsibilizatzea eta trebatzea da. Ikuspegi feministatik, estrategiak, jakintza, orientabideak eta baliabideak eskaintzeko helburua du, osasuneko profesionalek arreta integratua eman diezaieten arazo hori jasaten duten emakumeei, eta, hartara, aurre egiteko aukera izan dezaten.

Edukiak

Lehenik, genero sistemaren zein indarkeria matxisten alderdi kontzeptualak landuko ditugu; zer ulertzen dugu genero indarkeriatzat? Alde batetik emakumeen aurkako indarkeriaren sailkapena nahiz genero indarkeriari buruzko konstruktu teorikoak (sexu-genero harremanen eraikuntza genero indarkerian eta generoan oinarritutako botere eredua) landuko ditugu. Bestetik, genero indarkeria betikotzen duten mitoen, estereotipoen eta sinesmenen gainean arituko gara.

Azkenik, indarkeriaren prozesua azalduko dugu. Horrez gain, genero indarkeria pairatzen duten emakumeek zein haien seme-alabek jasaten dituzten ondorioak eta kostu sozialen inguruan hitz egingo dugu.

Bigarrenik, ikuspegi feministatik, osasuneko profesionalen esku hartzearen inguruan hausnarketa prozesua sustatuko dugu. Printzipioen, balioen, kalteberetasunaren nahiz salaketa judizialaren inguruan jardungo gara.

Hari horretatik tiraka, osasun esparruan emakumeekin jarduteko prozesuak erakutsiko ditugu; kalteberetasun bereziko egoerak nola identifikatu eta detekziorako estrategiak landuko ditugu. Baita genero indarkeria zein sexu erasoen aurrean emakumeei nola egin arreta ere.

Amaitzeko, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako Nafarroako jardute protokolo bateratuaren zein laguntza baliabideak partekatuko ditugu.

Metodologia

Metodologia parte-hartzailea erabiltzen dugu, norbanakoen eta talde moduan hausnarketa bultzatu nahi badugu, ezinbestean norabide anitzetan eman behar direlako eztabaida eta hausnarketak.

Metodologia parte-hartzailea erabiltzen dugu, norbanakoen eta talde moduan hausnarketa bultzatu nahi badugu, ezinbestean norabide anitzetan eman behar direlako eztabaida eta hausnarketak.

Nori zuzendua

Osasun Arloko profesionalentzako zein ikasleendako formazioa.

Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina unibertsitatean ikasten dabiltzan nafar ikasleek izango dute lehentasuna.

Ikasleak onartuak izango dira irizpide honen arabera: izen emate epea zabaldu eta lehenengo 15 egunetan izena ematen dutenen artean, lehenik, unibertsitateko nafar ikasleak, gero gainontzeko nafarrak eta azkenik, beste lurraldetakoak.

15 egun horiek pasata, taldea osatu arte onartuko dira ikasleak.

Matrikulaziorako argibideak

• Ikastaroa DOAKOA da.

Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

• Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.

• Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).

Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Homologazioa

Ikastaro hau egiteagatik, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) ECTS erdia (0,5) emango die ikasleei. Horretarako, NUPeko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dute instantzia orokorrarekin batera, UEUren bertaratze ziurtagiria.

Ebaluaziorako irizpideak

Ikastaroko parte-hartze ziurtagiria lortzeko honako baldintzak bete beharko ditu ikasleak:

• Ikastaroan, gutxieneko % 85eko asistentzia izatea.

Onartuak izateko irizpideak

Ikasleak onartuak izango dira irizpide honen arabera: izen emate epea zabaldu eta lehenengo 15 egunetan izena ematen dutenen artean, lehenik, unibertsitateko nafar ikasleak, gero gainontzeko nafarrak eta azkenik, beste lurraldetakoak.

15 egun horiek pasata, taldea osatu arte onartuko dira ikasleak.

Onartuak izateko irizpideei jarraiki, irailaren bigarren hamabostaldian jakinaraziko dugu zeintzuk izan diren onartutako ikasleak, hauei helbide elektronikora mezua bidaliz. Gainontzekoak itxaron zerrendan geratuko dira eta bajaren bat suertatuz gero, beraiekin harremanetan jarriko gara.