Ikastaroak :: Psikologia, Sexologia / Aholku eta gida

Harremanak 3.0: identitatea eta erotika nerabezaroan

  • Hasiera-data: 2022(e)ko apirilaren 30a
  • Amaiera-data: 2022(e)ko maiatzaren 7a
  • Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia
  • Nola heldu: https://labur.eus/UEUEibar
  • Ordutegia: larunbatak. 9:30/14:30
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2022(e)ko urtarrilaren 24a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2022(e)ko apirilaren 20a

Ikastaroaren datak: apirilaren 30a eta maiatzaren 7a.

Sare sozialak gure bizitzaren parte bilakatu dira. Esku artean tresna oso aberasgarriak jarri dizkigute, baina gehienetan ez dugu haien inguruko informaziorik jasotzen eta ez dugu ondo erabiltzeko inolako lanketarik egiten. Ondorioz, sextinga, zibersexua zein ziberjazarpena bezalako fenomenoak sortzen dira; askotan, horiek identifikatzeko eta aurre egiteko baliabiderik eza izanik. Horretaz gain, pornografiaren kontsumoa gero eta goiztiarragoa eta handiagoa da, eta horrek eragin zuzena du gazteen intimitatean eta harremanetan.

Honekin guztiarekin, ikastaro honen bitartez, harremanak izateko espazio berri batzuen ezaugarriak ezagutzeko aukera izango dugu, ondorio larriak ekiditeko gakoak ikusi eta prebentziorako bide desberdinen inguruan hausnartuko dugu, betiere ikuspegi positibo batetik.

unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.

Irakaslea

  • Ane Ortiz Ballesteros

    Sexologoa. Lehen hezkuntzako irakaslea. Sare sozialetan eta berdintasunean aditua. Emaize Sexologia Zentroko kidea.

Helburuak

  • Nerabeen identitatearen eraikuntzan baliabide digitalek duten garrantzia aztertzea.
  • Plano digitalean gertatzen diren topaketa erotikoen ezaugarri zehatzak aztertzea: sextinga eta zibersexua.
  • Azken hamarkadetan pornografiak izandako eboluzioa aztertzea, nerabeengan duen inpaktua ezagutzea eta horiek pornografiaz egiten duten erabilerari heltzeko gakoak Harreman, Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak modu egokian erabiltzen irakasteko jarraibideak ematea, arriskuak gutxitze aldera.

Edukiak

  • Sexualitateari arreta: arriskuetatik, beharrak lantzera. 
  • Gazteek erabiltzen dituzten sare sozialen ezaugarri nagusiak.
  • Maitasuna, maitemintzea eta sedukzioa espazio digitalean.
  • Sare sozialetan eta beste komunikazio-plataforma batzuetan, gortea egiteko eta seduzitzeko gertatzen diren erritoak ezagutzea.
  • Pornografiaren eragina gazteen sexualitatean.
  • Plano digitalean sor daitezkeen egoera konplexuen kudeaketa: sextinga, groominga, zibersexua, ziberjazarpena…
  • IKTak ondo erabiltzeko gakoak eta baliabideak.

Metodologia

Ikastaroan jorratuko dugun metodologia parte hartzailea eta aktiboa izango da. Partaideen aurre ezagutzetatik abiatuko da, eta, teoria bizi esperientzietan eta eguneroko lan jardunean kokatzea dugu helburu. Ikastaroak zati teorikoa zein praktikoa izango du, bata eta bestea osagarri izanik. Aipatutako eduki teorikoak helaraziko ditugu, aurkezpenen eta bestelako material didaktikoen bitartez, eta hauen azterketak, eztabaidak eta gogoetak egingo ditugu, esparru indibidualean zein taldean. Horretarako espazio goxoak eta seguruak sortuko ditugu. Gainera, parte-hartzaileen interesetara eta beharretara egokitzeko nahia dugu, denon arteko ikaskuntza-prozesua aberastuz.

Nori zuzendua

Nerabeekin lan egiten duen edonori (irakasleak, orientatzaileak, begiraleak, erizainak… ) eta Psikologia, Pedagogia, Irakasle Ikasketetako azken urteko ikasketak egiten ari diren ikasleei.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Talde mugatua: gehienez, 15 pertsona.
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Eguneratze-ikastaro modura homologatuta, 2022ko otsailaren 8an Hezkuntza Saileko Hezkuntza sailburuordeak emandako ebazpenaren bidez, honako kodearekin: 2168348031.