Ikastaroak :: Hezkuntza

GrALari, MALari edo tesiari aurre egiteko aholkuak eta trikimailuak

  • Hasiera-data: 2022(e)ko martxoaren 26a
  • Amaiera-data: 2022(e)ko apirilaren 2a
  • Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia
  • Nola heldu: https://labur.eus/UEUEibar
  • Ordutegia: larunbatak. 9:00-14:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 70,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 63,00 €. Bazkideak: 52,50 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2022(e)ko urtarrilaren 3a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2022(e)ko otsailaren 4a

Ikastaroaren datak: martxoaren 26a eta apirilaren 2a.

Gradua, masterra eta tesia amaitzean memoria idatzi bat eta aurkezpen bat egin behar dira. Teorian, beren egitura eta egin beharrekoak ezaguna badira ere, hainbat gida eta eredu eskuragarri baitaude, lan horiek gauzatzeak kezkak eta zalantzak sor ditzake. Ikastaro honen bidez sor daitezkeen arazoei (adibidez, atazen antolaketei, blokeoei aurre egiteari edo kontuan izan beharreko xehetasunei) aurre egiteko aholkuak eta trikimailuak landuko dira. Ahal dela, parte-hartzaileen beharrak landuta eta parte-hartzaileen esperientzien elkarrekiko trukaketa sustatuta.

Irakaslea

Helburuak

  • Lan akademiko hauei aurre egiteko aholkuak partekatzea.
  • Norberaren beharrak eta kezkak aztertzea eta aurre egitea.
  • Esperientziak partekatzea.

 

Edukiak

  • Sarrera.
  • Lanaren eskuizkribua edo memoria.
    • Egitura eta atalak.
    • Sormen-prozesua.
    • Berrikusketa eta zuzenketak.
  • Lanaren aurkezpena eta defentsa.
    • Euskarriak.
    • Galderak eta eztabaida.

Metodologia

Ikastaroa parte-hartzean eta esperientzien elkartrukean oinarrituko da. Adibideak erabilita, norberak dituen zalantzak eta kezkak lantzeko eta horiei aurre egiteko aholkuak eta trikimailuak partekatuko dira.

Nori zuzendua

GrALa, MALa edo tesia egiten ari den edozein pertsonari.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Talde mugatua: gehienez, 20 pertsona.
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.