Ikastaroak :: Hizkuntzalaritza, Glotodidaktika, Hezkuntza
Zer da ebaluatzea? Zer dira hizkuntza-konpetentziak?
Ebaluazioa metodologia berrien bidez egindako guztiari zentzua ematen dion tresna da, hau da, metodologiak eta ebaluazioa elkarren eskutik oratuta daude, banaezinak dira, bestela, jabetze-prozesua hankamotz ibiliko litzateke.
Horregatik landu behar dira ebaluatzeko estrategiak, horietan emaitzen arrakasta datzalako, ikasleen gaitasunetan oinarritutako ebaluazioan.
Eta irakasle guzti-guztiok joan beharko genuke ildo beretik, ikasgai guztietan hizkuntza-konpetentziak lantzen direlako, beraz, ebaluatzeko irizpide berberak ere jarri beharko genituzke indarrean.
Proiektuaren diseinuak eta proiektua praktikara eramateak ekarriko dituen emaitzek lotura zuzena izango dute gazteek eskuratuko dituzten ulermen-konpetentziekin. Zehazki, Curriculumak eta Europako Bolonia planak barnebiltzen dituzten oinarrizko zehar-konpententzia eta diziplina barneko konpetentzia askorekin. Horrez gain, emozio- eta genero-ikuspegitik landuko dira gaiak, hezkidetza hezkuntza-ipar harturik.
Ikastaroa online izango da, nagusiki. Aurrez aurreko saio bakarra izango du, ikastaroaren hasiera-egunean: otsailaren 14an (17:30-19:30). Saioa UEUren Ikastetxe Nagusian izango da (Otaola hiribidea, 1. Eibar).
unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.
Euskal Filologian lizentziatua Deustuko Unibertsitatean. EHUko Hizkuntza plangintza delako soziolinguistikaren inguruko masterra. Euskara irakaslea 20 bat urtetan eta Normalizazio aholkulari gisa azken hiru urteak Ezkerraldean, Sestaon, Portugaleten eta Santurtzin, hain zuzen ere. Isei-Iveiko kolaboratzailea. GRAO argitaletxean kolaboratzailea.
Ikastaroak metodologia parte-hartzailea eta aktiboa izango du. Partaideen aurrezagutzetatik abiatuko da, eta teoria bizi-esperientzietan eta eguneroko lan-jardunean kokatzea izango du helburu, hausnarketa pertsonalak partekatzean oinarrituz. Era berean, ikastaroak alde teorikoa eta praktikoa uztartuko ditu, ikaskuntza-prozesuari eta gaitasunei garrantzi handia eskainiz. Formatuaren aldetik, ikastaroa online motakoa izango da. Horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da.
Oinarri kontzeptualak idatzizko zein ikus-entzunezko materialekin landuko dira. Ondoren, lan pertsonala beharrezkoa izango da, hausnarketa pertsonaletatik kolektiboetara salto egiteko, horretarako talde-dinamikak erabiliz. Horretarako, talde-dinamiketan norberaren iritzi, hausnarketa, esperientzia edota zalantzak ikaskideekin partekatzeko aukera egongo da, taldeari modu eraikitzailean eraginez.
Hezkuntza-maila zein irakasgai guztietako irakasleriari.
Homologazioa: