Ikastaroak :: Hezkuntza, Pedagogia

Unitate didaktiko digitalen diseinua

  • Hasiera-data: 2021(e)ko azaroaren 6a
  • Amaiera-data: 2021(e)ko azaroaren 20a
  • Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia
  • Nola heldu: https://labur.eus/UEUEibar
  • Ordutegia: larunbatak. 9:00-14:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2021(e)ko irailaren 20a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2021(e)ko urriaren 22a

Ikastaroaren datak: azaroaren 6 eta 20 (larunbatak).

Hezkuntzaren digitalizazioa behar izatetik errealitate izatera igaro da. Tresna digitalen ezagutza hutsetik erabilera pedagogikora salto egin behar dugu eta, horretarako, unitate didaktikoen diseinu metodologikoan teknologia digitala kontuan hartzen ikasi behar dugu. Ikastaro honetan unitate digitalak zer diren eta nola diseinatzen diren ikasiko dugu. Era berean, unitate digital bat aurrera eramateko erabili daitezkeen tresnak ezagutuko ditugu, gainetik bada ere. Horrela, unitate didaktiko digital bat diseinatuko dugu, sortzeko eman behar diren urrats guztiak landuz: ikastaroa bukatzerako, norberak sortutako unitate digitala izango du ikasleak, eskolako jardunean erabiltzeko prest.

Irakasleak

  • Mikel Antia Aranburu

    Haur Hezkuntzako Gradua. IKT aholkularia IKT on-en.

  • Silvia Bergillos Caballero

    Haur Hezkuntzan diplomatua (Universidad de Burgos, Burgos, 2012). Azken urtean KZgunean formatzailea. Egun IKT on-en irakaslea da.

  • Mattin Solis Uitzi

    Pedagogoa. IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan, etengabeko formakuntzan eta hizkuntzen irakaskuntza Graduondokoa. Esperientzia prestakuntza digitaleko enpresan. Egun, IKT on-en irakaslea da.

  • Garazi Zabaleta Mendizabal

    Telekomunikazio ingeniaritzan graduatua, ikus-entzunezko espezialitatean (NUP, Iruñea, 2010). Webguneen programazio eta diseinuan masterduna (CEI, Madril 2012). Pedagogia ikaslea UHUNen.

Helburuak

  • Konpetentzia digitalak ikas- eta irakas-prozesuetan duen garrantziaz jabetzea.
  • Unitate didaktiko digital bat zer den ulertzea.
  • Unitate didaktiko digital bat egiteko autonomia garatze.

Edukiak

  • Konpetentzia digitala: DIGCOMP markoa.
  • Unitate didaktiko digitalen oinarri tekno-pedagogikoak: diseinuan kontu hartu beharreko aspektuak.
  • Unitate didaktiko digitaletan erabiltzeko aplikazioak:
    • Informazioa kudeatzeko tresnak
    • Komunikatzeko tresnak
    • Edukiak sortzeko tresnak

Metodologia

Hona hemen formazioak jarraituko duen eskema:

  • Hasierako galderak: aurrezagutzetatik abiatzeko lanketa.
  • Azalpena: gaiei buruzko azalpen teoriko laburrak eta aplikazioen inguruko azalpen praktikoak.
  • Praktika: ikasleek unitate didaktiko digitalak sortzeko tartea.
  • Hausnarketa: egindako unitateak partekatzeko tartea eta egindakoari buruz hausnartzeko denbora.
  • Ebaluazioa: nork bere burua, taldekideak eta gainerako taldeak ebaluatzeko tartea.

Momentu oro, zalantzak argitzeko eta galderak egiteko foroa irekita egongo da; hots, konfiantza giroa sortzea da helburua, prozesu guztian zehar sor daitezkeen duda, beldur, iradokizun, eta abarri erantzuna emateko. Ikasleak protagonista izango dira, beren ikas-prozesuari berebiziko garrantzia emanez.

Nori zuzendua

  • Digitalizazioa “katxarreoa” baino gehiago izatea nahi duten irakasle, unibertsitateko ikasle edo hezkuntzarekiko interesa duen edonorentzat.
  • Digitalizazioa ulertzen ez duten irakasle, unibertsitateko ikasle edo hezkuntzarekiko interesa duen edonorentzat.
  • Konpetentzia digitalean sakondu nahi duten irakasle, unibertsitateko ikasle edo hezkuntzarekiko interesa duen edonorentzat.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Talde mugatua: gehienez, 10 pertsona.
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.