Ikastaroak :: Sexologia
Ikastaroaren datak eta ordutegia:
“Zalantzarik gabe, aurtengo urtearen aurreikuspen bat egitea proposatu izan balitz iaz, bi mila eta hogeigarren urte honetan zer pasa behar izango genukeen asmatzea ondo kostako zitzaiokeen edonori.
Hiru hilabeteko itxialdi bat, alditan ia erabat isolatuta, maite dugun ororekin kontaktua askotan maila digitalera mugaturik; mundu-mailan eragina duen gaixotasun baten izua, artean sendabide ezagunik gabea, edonor edonoiz kutsatzeari beldurra, eta, inoiz ez bezala, bat-batean erabat gelditu beharra; geure buruari, egunerokotasunari, denbora hutsari aurre egin beharra.
Nola bizi izan dugu hain kontraesankorra izan den garai hau? Sustraitik erauzi digu munduarekiko genuen ulerkera; geure izate osoa erabat astindu eta bizitzeko eta harremanak izateko moduak hankaz gora jarri.
Horren guztiaren eragina denean nabaritu bada ere, azter dezagun nola eragin duen gure alderdirik humanoenean. Nola aldatu diren sexua bizitzeko era, harremanak, kontaktua... eta kontaktuaren falta”.
Ikastaro hau Usurbilgo Udalaren laguntzaz antolatu da.
UEUko sexologia sailburua da 2018tik.
Sexu aholkularia eta psikologoa.
Sexualitatea pandemiaren aurretik:
Irakurketa orokorra; erlazionatzeko modua; teknologiaren eragina; erotismo indibiduala.
Sexualitatea pandemia eta itxialdi garaian:
Kotimitatea; gaixotasunak ala itxialdiak eragin digu?; ihesa, ebasioa eta konpentsazioa; masturbazioa; pornografia eta erotismoa; 3.0 sexualitatea; legea eta desira.
Sexualitatea pandemia ondorengo garaian:
Beldurrak; baliabideak; aurrez landutakoa, nola dago orain?; txertoaren eragina; aurrera begirako proiekzioa.
Ostiraletako hiru klaseak klase formatuan emango dira. Azken klasea, berriz, larunbatekoa, tailer moduan emango da.
Gaian interesa duen edonori.
Irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatzeko eskaera egina. Erantzuna jasotakoan oharra eguneratuko dugu.
COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.