Ikastaroak :: Hezkuntza

Bizipen Tailerrak. Helduentzako psikomotrizitatea

  • Hasiera-data: 2021(e)ko urriaren 2a
  • Amaiera-data: 2021(e)ko azaroaren 13a
  • Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia
  • Nola heldu: https://labur.eus/UEUEibar
  • Ordutegia: larunbatak. 9:30-13:30
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2021(e)ko irailaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2021(e)ko irailaren 24a

Ikastaroaren datak: urriaren 2, 23 eta azaroaren 13 (larunbatak).

Psikomotrizitatea jolas librean oinarritzen da, nahi den jolasa nahi den bezala jolastu ahal da, arau konkretu batzuen barruan, eta helburu garrantzitsuena ondo pasatzea da. Jolasak bizipen ezberdinak esperimentatzeko aukerak ematen dizkigu. Horrela garun arrazoidunetik aldendu eta gure senarekin gerturatzeko aukera eta sentipen ezberdinak adierazteko baimena ematen digu. Gure barnean dugu umearekin konektatzen laguntzen digu. Psikomotrizitateari esker guk heldu bezala gure haurtzaroan txertatutako ohiturak eta jarrerak aztertuko ditugu. Batzuetan, gure jarrera horiei izena, izana eta lekua ematean umeari begiratzeko modua aldatzen dugu, gure jarrera ulertu eta “motxila” arindu.

Umeekin harremanetan gaudenok batzuetan umeen jarrera batzuk ez ditugu ulertzen eta gustoko ez ditugunak aldatzen saiatzen gara gure espektatibak bete ditzaten. Bizipen tailer honetan jolasaren bitartez jarrera horiek aztertuko ditugu eta umearen ardura eta helduaren ardura zein den hausnartuko dugu.

Irakasleak

  • Itziar Rosado Saracibar

    Ama. Haur Hezkuntzan diplomatua. Harreman Psikomotrizitateko espezialista.

  • Jon Urdineta Lertxundi

    Aita. Heziketa Fisikoan diplomatua. Harreman Psikomotrizitateko espezialista. Psikomotrizista bezala haur eta gazteekin lanean hainbat ikastetxeetan eta guraso eta irakasleei bizipen tailerrak eskaintzen.

Helburuak

  • Autoezagutza. Helduak gure zailtasun eta gaitasunekin konektatuta egoteko aukera eskaintzea. Gure limiteekin konektatzeko aukera ematea.
  • Gure inguruko pertsonekin eta batez ere umeekin lotura estuago bat edukitzea eta harremana enpatikoagoa edukitzea.
  • Presentzia eskaintzea, ulertzea, zaintza ematea, begiratzea, behatzea, tonu, erritmoa kontuan hartzea.
  • Autoerregulazioa ardatz duen heziketa bermatzea.

Edukiak

  • Autoezagutza.
  • Norberaren eta umeen ohiturak eta jarrerak aztertzea.
  • Baliabide ezberdinak aurkitu eta erabiltzen ikasi.

Metodologia

Bizipen tailerra izango da, praktikoa, psikomotrizitate gela batean jolas librean eta proposatutako jolasean aritzen. Jarraian hitz egiteko tartea egongo da bizitakoari hitza jartzeko eta pentsatu, sentitu eta egin dugunaren artean lotura egiteko.

Bi figura egongo dira. Amatasuna eta aitatasunaren funtzioak argitzeko.

Nori zuzendua

Umeei ulertu eta laguntzeko, nahitaezkoa da heldu bakoitzak bere burua ulertu eta ezagutzea. Autohausnarketari buruzko interesa duenarentzako. Umea hobeto ulertzeko interesa duenarentzako. Batik bat 0-12 haurrekin lan egiten dutenentzat edota guraso direnentzat.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Talde mugatua: gehienez, 10 pertsona.
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

  • Erropa erosoa eraman beharko da, lasai jolasteko.
  • COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.