Ikastaroak :: Komunikazioa

Nola hobetu zure komunikazioa online bileretan

  • Hasiera-data: 2021(e)ko urriaren 4a
  • Amaiera-data: 2021(e)ko urriaren 27a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: astelehena-ostirala. 0:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2021(e)ko irailaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2021(e)ko irailaren 22a

Ikastaroa online izango da.

  • Saio sinkronoen egunak: urriak 4, 6,13, 18, 20, 25 eta 27.
  • Ordutegia: 17:30/19:30

Bizi garen momentu honetan, garrantzi handia hartu dute online bilerak, hitzaldiak, saio sinkronoak… nola lortu dezakegu lankideen arreta ordenagailuko kamerari hitz egiterakoan? Ikastaro honekin arazo honi aurre egiteko bide esanguratsuak aurkituko dituzu, izan ere, tresna egokiak erabiltzen ikasiko duzu eta entrenamendu on batekin emaitza hobeak lortuko dituzu.

Entrenamendu horretan sakontzeko asmoa du ikastaroak.

Irakaslea

  • Amagoia Martinez Lauzirika

    Arte eszenikoetan formatua eta komunikazioaren munduan esperientziaduna. Interpretazio munduan jasotako eskarmentua enpresa mundura eta egunerokotasunera eramaten dut, harremanak eta norbere buruarekiko konfiantza hobetuz.

Helburuak

  • Kalitatezko komunikazioak gure lanaren etekinean nolako garrantzia duen ohartzea da.
  • Modu eraginkorrean komunikatzen laguntzen duten gaitasunak ikastea.
  • Lankideen, hizlarien... orokorrean partaideen arreta lortzea online bilera, hitzaldi edo antzeko batean.
  • Emozioak eta urduritasunak kontrolpean edukitzea, interpretatzen eta jarrera egokia menderatzen ikastea.
  • Hitzik gabeko komunikazioa areagotzea.

Edukiak

  • Nerbioak nola kudeatu? Erlajazioa-konzentrazioa. Urduritasuna eta tentsioa arintzeko ariketa praktikoak.
  • Begirada nola mantendu kamaran eta kamera aurrean hitz egiteko pautak. Nola-ren garrantzia praktikoak.
  • Gorputz mintzaira; presentzia, eskuak, keinuak... ariketa praktikoak.
  • Ahoskera; arnasa, abiadura, etenak, doinua, tonua… ariketa praktikoak.
  • Mintzaldi pertsuasiboa,eta, arrazionala-emozionala.
  • Entzute aktiboa
  • Komunikazioa hobetzen laguntzeko estrategiak eta baliabideak.

Metodologia

Ikastaroa online irakaskuntzan oinarrituko da, alegia, saio sinkronoak izango dira uneoro eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da, hots, ikastaroaren metodologia aktiboa, berritzailea, IKTez lagundua, parte-hartzailea eta konpetentzietan oinarritutakoa izango da.

Nagusiki, dinamika ezberdinen bitartez bateratuko ditugu jakintza teorikoak zein praktikoak eta gure onlineko komunikazioa hobetzeko teknika zein estrategia berriak ikusiko ditugu. Hauek aplikatuko ditugu, alegia, eginez ikasiz.

Zazpi saio sinkrono izango dira guztira eta saio bakoitzak bi orduko iraupena izango du. Lehenengo zatian, kontzeptu teorikoak eta hainbat ariketa egiteko erabiliko dugu, esaterako, ahoskera landuko dugu, zer transmititzen dugun aztertuko dugu eta nola mantentzen dugun begirada online konektatuta gaudenean ikusiko dugu. Bigarren zatian, ikasle bakoitzak praktika bat egingo du berak aukeratutako gai bati buruz. Dinamika hauek irakaslearen eta gainerako ikaskideen feedbackak izango dituzte, eta, apurka, hobetzen joango dira.

Nori zuzendua

Bilerak, hitzaldiak edo aurkezpenak online egin behar dituen edonori, formatu horretan komunikazioa hobetu nahi duen orori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Talde mugatua: gehienez, 10 pertsona.
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

  • Eguneratze-ikastaro modura homologatuta, 2021eko urriaren 4an Hezkuntza Saileko Hezkuntza sailburuordeak emandako ebazpenaren bidez, honako kodearekin: 2168348019.
  • COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.