Ikastaroak :: Matematika
"Ni ez naiz ona izan matematikekin inoiz!!" edo, "matematika ez dira niretzat", zenbat aldiz entzun ditugun horrelako esaldiak. Gauzak aldatzeko ordua heldu dela uste dugu eta beste betaurreko batzuekin ikusteko momentua heldu da. Askotan zailtasun horiek ez dira hezkuntza-prozesuaren errua, ikas-prozesuan zailtasunak daudelako baizik eta hor sartzen da DISKALKULIA. DISKALKULIA ez da desagertzen, baina hobekuntza garrantzitsuak lor daitezke behar bezala esku hartuz gero, eguneroko bizitzarako inpaktua izugarri murrizteko. Ikastaro honetan, nola egin ikasiko dugu.
Ikastaroa online izango da, nagusiki. Aurrez aurreko saio bakarra izango du ikastaroaren hasiera-egunean: irailaren 27an (17:30-19:30), UEUren Ikastetxe Nagusian (Otaola hiribidea, 1. Eibar).
Fisikaria eta matematika didaktikan espezializatua. Gure kooperatibako kidea.
Psikologoa. Gure kooperatibako kidea.
Ikastaroak metodologia parte hartzailea eta aktiboa izango du. Partaideen aurre ezagutzetatik abiatuko da, eta teoria bizi esperientzietan eta eguneroko lan jardunean kokatzea izango du helburu, hausnarketa pertsonalak elkarbanatzean oinarrituz. Era berean, ikastaroak alde teorikoa eta praktikoa uztartuko ditu, ikaskuntza-prozesuari eta gaitasunei garrantzi handia eskainiz.
Formatuaren aldetik, ikastaroa online motakoa izango da. Alegia, Moodle irakaskuntza-plataforman oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Plataforma honen bitartez, ikasleek ikastaroko informazio, eduki eta jarduera guztiak eskura izango dituzte, eta komunikatzeko bestelako tresnak ere bai.
Ikastaroaren garapenari dagokionez, hasierako zatian, diskalkuliaren definizioa eta abarrak ezagutuko ditugu, baita nola egin behar den diskalkuliaren ebaluazioa ikusiko dugu ere. Teorikoki ikusiko dugu, betiere, kasu praktikoei arreta berezia jarriz. Bestalde, diskalkulia duten pertsonetan ikusten diren hiru zailtasun nagusi aztertu, ebaluatu eta esku-hartzea nola egin azalduko da.
Berritzeguneko aholkulariei, Lehen Hezkuntzako irakasleei, psikologoei. Pedagogo, guraso eta interesa duen edonori.