Ikastaroak :: Hizkuntzalaritza, Komunikazioa

Eginen al dugu euskara ez sexista?

  • Hasiera-data: 2021(e)ko irailaren 28a
  • Amaiera-data: 2021(e)ko urriaren 29a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: Astelehenetik ostiralera. 00:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 140,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 126,00 €. Bazkideak: 105,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2021(e)ko irailaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2021(e)ko irailaren 22a

Ikastaroa erabat online izanen da.

“Euskara sexista egiten al dut? Euskara sexista al da, ba? Gaztelania askoz sexistagoa da…”. Arituko zinen hausnarketa horietan, noiz edo noiz.

Gure pentsamendua eta gure mundu-ikuskera adierazteko hizkuntza behar dugu, eta, aldi berean, hizkuntza(k) erabiltzeko moduak eragin egiten du gure pentsamenduan eta gure mundu-ikuskeran; beraz, gure barrena eta gure adierazpidea norabide biko errepideak dira eta elkar elikatzen dute.

Hizkuntzak berak baino areago, erabiltzeko moduak zehazten du zenbaterainoko sexismoa duen, baztertzailea den, inklusiboa den…; hortaz, erabiltzaileok, hiztunok dugu ardura eta erabakimena.

Gurera etorrita, maiz oharkabean baina, euskaraz ari garenean, era sexistan aritzen gara, ahoz zein idatziz; dela euskaraz sortzeko tenorean, dela itzulpena egitean. Albo-hizkuntzen aldean, egia da zama sexista arinagoa duela gureak, baina badugu zer hobetu.

Ikastaro honetan, nolako euskara darabilgun aztertu eta hausnarketa eginen dugu. Horretarako, testuinguru zehatz batzuk landuko ditugu eta hobetzeko aukerak partekatuko ditugu.

Irakaslea

  • Ima Zestau Baraibar

    Euskara teknikaria Euskarabidean; Foru Administrazioetako langileen euskalduntze eta trebakuntzan aritua joan deneko 30 urte hauetan. Ikastaro teknikoak sortu eta ematen ditu, laneko eginkizunak ardatz hartuta; hala sortu zen “Euskara ez sexista”.

Helburuak

  • Testuinguruaren baldintzak zehazten jakitea.
  • Erabilera sexistan eragiten duten kontzeptu nagusiak barneratzea.
  • Hizkuntzaren erabilera sexista antzematea, testuinguru errealetan.
  • Gaztelaniatik euskararako transferentzia sexistaz ohartzea, egituretan eta lexikoan.
  • Aukera inklusiboak lantzea.
  • Testu errealak partekatzea.

Edukiak

1. gaia: Komunikazioaren testuingurua eta kontzeptuak.

2. gaia: Aisialdia eta Hezkuntza eremuak. Euskara: egitura-elementuak.

3. gaia: Administrazioaren eremua. Euskara: lexikoaren elementuak.

4. gaia: Komunikabideen eremua. Hizkera inklusiborako bideak eta proiektua (testua).

Metodologia

Ikastaroak online izaera izango du eta modu parte-hartzailean bideratuko da, eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren ikasgela birtuala erabiliko da. Azalpenetatik abiatuko gara eta edukiak aurkeztuko dira, adibideen bidez. Horrekin batera, iritziak eta hausnarketak gai bakoitzeko foroetan partekatuko dira.

Erabilera-eremuak ardatz hartuta, ariketa praktikoak eginen dira: euskarazko eredu errealak hobetu edota euskarara itzulpen laburrak egin.

Ikastaroaren bukaeran, ikastunak testu erreala sortu/itzuliko du eta taldekideekin partekatuko, era inklusiboan eta argitaratzeko moduan, horretarako, ikastaroan zehar ikasi eta barneratu dituen eduki eta irizpideak erabiliz.

Nori zuzendua

Gaian interesatutako guztiei: ikasleak, irakasleak, hezitzaileak, kazetariak, administrazio-arloko langileak...

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Talde mugatua: gehienez, 20 pertsona.
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatzeko eskaera egina. Erantzuna jasotakoan oharra eguneratuko dugu.