Ikastaroak :: Hezkuntza
Ikastaroa BETE egin da. Interesa izanez gero, izena eman eta itxaron-zerrendan sartuko zara.
Ikastaroa guztiz online izanen da.
Gaur egun, pertsonok estimulu ugari jasotzera ohituta gaude eta, hortaz, gure ikasleek ere inplikazioa eta parte-hartze aktiboa eskatzen duen ikaskuntza-irakaskuntza prozesu baten barnean ikusi behar dute euren burua, benetan motibatuta sentitzeko eta, ondorioz, ikaskuntza esanguratsua eta iraunkorra lortzeko. Era berean, behar duten informazioa aurkitzeko aukera ugari dituzte. Ondorioz, datuen transmisioa ez da dagoeneko irakaslearen betebehar gorena izan behar. Aldiz, ikasleen gaitasunak garatzea izan behar da gure lanaren xedea. Izan ere, ikasleak bizitzarako prestatuak izan behar dira, errealitaterako. Halaber, taldean lan egiteko gaitasunaren garapena ere eskolako ezinbesteko helburua izan behar da lan mundurako ez ezik, gizartean modu aktibo zein positiboan parte-hartzeko.
Ikuspegi aldaketa horiei erantzuna emateko Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza metodologia erabili dezakegu. Metodologi honek, edukietatik urrunduz, konpetentziei garrantzia handiagoa ematen die. Halaber, ikasten ikastea lehenengo xedetzat hartuta, ikasleen autonomia eta ikaskuntza esanguratsua indartzen dira. Laburbilduz, ikasleak haien ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren erdigune bilakatzen dira. Prest zaude metodologia hau erabiltzen ikasteko eta praktikara eramateko?
Ikastaroari buruzko xehetasun gehiago, unibertsitatea.net atarian eginiko elkarrizketa honetan.
Psikopedagogian lizentziatua. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Masterra.
unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.
Ikastaroa on-line motakoa izango da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren ikasgela birtuala erabiliko da. Erabiliko den metodologia ahalik eta praktikoena zein kooperatiboena izango da. Parte-hartzaileek proiektu bidezko metodologia erabiltzen ikasiko dute horrelako metodologia mota erabiltzen, hain zuzen ere. Parte-hartzaileek beren aurrezagutza zein esperientziatik abiatuta eta astez aste ikasitakoarekin beren eskoletan inplementatuko duten proiektua diseinatuko dute. Hori izango da ikastaro honetako azken produktua. Gainera, haien sorkuntza praktikara eraman ostean, hori ere ebaluatuko dute hobekuntzarako bidean.
Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina unibertsitatean ikasten dabiltzan Nafar ikasleek izango dute lehentasuna. Edozein etapako irakasleei zuzenduta dago.
Ikasleak onartuak izango dira irizpide honen arabera: izen emate epea zabaldu eta lehenengo 15 egunetan izena ematen dutenen artean, lehenik, unibertsitateko nafar ikasleak, gero gainontzeko nafarrak eta azkenik, beste lurraldetakoak.
15 egun horiek pasata, taldea osatu arte onartuko dira ikasleak.
• Ikastaroa DOAKOA da.
• Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
• Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
• Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).
p { margin-bottom: 0.25cm; line-height: 115% }a:link { so-language: zxx }
Homologazioa
Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatzeko prozeduran sartua dago.
Halaber, ikastaro hau egiteagatik, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) ECTS bat (1) emango die ikasleei. Horretarako, NUPeko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dute instantzia orokorrarekin batera, UEUren bertaratze ziurtagiria.
Ebaluaziorako irizpideak
Ikastaroko parte-hartze ziurtagiria lortzeko honako baldintzak bete beharko ditu ikasleak:
• Ikastaroan, gutxieneko % 85eko aprobetxamendua izatea.
Onartuak izateko irizpideei jarraiki, ikastaroa hasi baino astebete lehenago jakinaraziko dugu zeintzuk izan diren onartutako ikasleak, hauei helbide elektronikora mezua bidaliz. Gainontzekoak itxaron zerrendan geratuko dira eta bajaren bat suertatuz gero, beraiekin harremanetan jarriko gara.
Ikastaroa ez bada bete, banan-banan joango gara ikasleak onartzen, izen emate data errespetatuz.