Ikastaroak :: Hezkuntza

Euskararen erabilera indartzea LHn: ikasleen euskararen erabilera eta hizkuntza-ohiturak lantzeko tresnak ikasgelarako eta ikasgelaz kanporako

  • Hasiera-data: 2021(e)ko ekainaren 28a
  • Amaiera-data: 2021(e)ko ekainaren 29a
  • Tokia: Iruñea - Ezpeleta jauregia-Nafarroako Eskola Kontseilua
  • Nola heldu: https://labur.eus/EzpeletaJauregia
  • Ordutegia: Astelehena, asteartea. 09:00-14:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2021(e)ko maiatzaren 17a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2021(e)ko ekainaren 21a

Ikastaroaren datak: ekainak 28 eta 29 (astean zehar).

Euskarazko irakaskuntzan ikasleen euskararen erabilera izaten da arduretako bat: hizkuntza ondo ikasteko asko erabili behar dute. Baina hainbatetan irakasleek zalantzak edo zailtasunak izaten dituzte erabilera eta ahozko gaitasuna sustatzerakoan.

Ikastaro honetan Lehen Hezkuntzako irakasleentzat euskararen erabilera indartzeko baliagarriak eta praktikoak izan daitezkeen oinarriak eta hainbat tresna aurkeztu nahi dira, baita euskararekiko jarreretan eragitera begirako oinarriak eta proposamenak ere.

Irakaslea

  • Arrate Gisasola Izeta

    Ebete hizkuntza-zerbitzuetako kidea.

Helburuak

• Lehen Hezkuntzan aritzen diren irakasleei, ikasleen euskararen erabilera eta hizkuntza-ohiturak lantzera begira, eguneroko lanerako baliagarri izango zaizkien estrategiak eta tresnak aurkeztea.

• Estrategia eta tresna horiek ikastetxeko jardunean nola planifikatu daitezkeen aztertzea.

Edukiak

• Eskolaren norabidea eta mugak

• Erabileran egitera begirako oinarriak: gutxieneko helburua eta oinarrizko prozedura

• Oinarrizko estrategiak: Hezitzaile Berritsuak

• Erabilera indartzera eta ahozko gaitasunean eragitera begirako tresnak:

  1. Ahozko jarduera bideratuak
  2. Elkarrizketa itxiak eta hizkuntza-jolasak
  3. Atseden tarteetarako dinamizatutako jarduera proposamenak.

• Hizkuntza-sozializazioan eta hizkuntza-ohituretan eragitera begirako oinarriak eta proposamenak:

  1. Euskararekiko motibazioa lantzeko abiapuntua eta jarduerak
  2. Gurasoak eta eskola norabide berean: gurasoei begirako mezuak, gurasoen kezken inguruan eman beharreko erantzunak, mezuak emateko bideak, eta tresna lagungariak.

Metodologia

Metodologia parte hartzailea eta dinamikoa izango da. Landutakoa praktikara eramateko modukoa izatea nahi da. Oinarri batzuetatik abiatuko da baina saioen tarte handiena ariketa eta dinamika praktikoak egiteko erabiliko da.

Nori zuzendua

Batez ere Lehen Hezkuntzako irakaslegoari zuzenduriko ikastaroa da.

Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina unibertsitatean ikasten dabiltzan nafar ikasleek izango dute lehentasuna. Edozein etapako irakasleei zuzenduta dago.

Ikasleak onartuak izango dira irizpide honen arabera: izen emate epea zabaldu eta lehenengo 15 egunetan izena ematen dutenen artean, lehenik, unibertsitateko nafar ikasleak, gero gainontzeko nafarrak eta azkenik, beste lurraldetakoak.

15 egun horiek pasata, taldea osatu arte onartuko dira ikasleak.

Matrikulaziorako argibideak

• Ikastaroa DOAKOA da.

Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

• Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.

• Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).

Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

OSASUN-SEGURTASUN OHARRA

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio, segurtasun eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan.

Homologazioa

Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatu du.

Homologazio-zenbakia: 101/2021, martxoaren 31koa. Kreditu bat (1) eskuratu ahal izango da.

Halaber, ikastaro hau egiteagatik, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) ECTS erdia (0,5) emango die ikasleei. Horretarako, NUPeko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dute instantzia orokorrarekin batera, UEUren bertaratze ziurtagiria.

Ebaluaziorako irizpideak

Ikastaroko parte-hartze ziurtagiria lortzeko honako baldintzak bete beharko ditu ikasleak:

• Ikastaroan, gutxieneko % 85eko asistentzia izatea.

Onartuak izateko irizpideei jarraiki, maiatzaren amaieran jakinaraziko dugu zeintzuk izan diren onartutako ikasleak, hauei helbide elektronikora mezua bidaliz. Gainontzekoak itxaron zerrendan geratuko dira eta bajaren bat suertatuz gero, beraiekin harremanetan jarriko gara.