Ikastaroak :: Soziologia

Taldeak eta eraldaketa: bidelaguntza ezagutzen

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 14.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2021(e)ko otsailaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2021(e)ko martxoaren 2a

Ikastaroaren datak: martxoak 6 eta 13 (larunbatak)

Pertsona guztiak talde sozial baten kide gara, haien baitan bizi garelarik: lan eremuan, lagun artean, aisialdi eremuan, mugimendu sozialen arloan, etab. Taldeak aniztasun handiko egiturak izan ohi dira, bizirik daude, martxan daude eta eratze/aldaketa prozesu horretan bidelaguntza lagungarria izan daiteke hainbat alderdi jorratzeko: talde kohesioa eta harremanak, erabaki hartze prozesuak, boterearen banaketa, gatazken kudeaketa, taldearen amets eta helburuen azterketa, kudeaketa emozionala, barne hausnarketak, eta abar luze bat.

Bidelaguntza teknika, trebetasun eta tresna multzoa da. Bere helburua da pertsona eta talde prozesuen garapen egokia ahalbidetuko duten baldintzak sortzea. Aldi berean, eraldaketa sozialerako tresna bat izateko asmoa du, taldeen funtzionamenduan hobekuntza sustatuz. Beraz gure nahia nagusia tresna berritzaile hau ezagutaraztea da, taldeei baliabideak euskaraz eskainiz.

Informazio gehiago irakasleari eginiko elkarrizketa honetan: unibertsitatea.net

  •  
    • Martxoak 6 eta 13

Irakasleak

  • Alberto Gil Mosquera

    Politika eta administrazio zientzian Lizentziatua, Talde Prozesuen Bidelaguntzan murgildua eta Mugimendu Ekologistan aritua.

  • Eider Goiburu Moreno

    Pedagogian Doktoratua, Psikologian Lizentziatua, UEUko irakaslea, Talde Prozesuen Bidelaguntzan murgildua eta Mugimendu Feministan militantea.

Helburuak

  • Talde proiektuen eraginkortasuna eta iraunkortasuna bultzatzea da, pertsona eta taldeen ongizatea sustatzen den bitartean.
  • Talde prozesuetan eragina duten arloen gaineko oinarrizko formazioa eskaintzea: talde kohesioa, gobernantza, kudeaketa emozionala, gatazken kudeaketa, rolak eta lidergoa, eta arakatzea.
  • Arlo hauen funtzionamendua hobetzeko baliabide praktikoak eskaintzea.
  • Talde prozesu baten esperientzia bizitzea eta partekatzea.

Edukiak

  • Taldea eta bidelaguntza: Zer dira taldeak eta nola funtzionatzen dute? Zein ekarpen egin dezake “Bidelaguntzak” talde prozesuetan?
  • Gornentza eta erabakitze prozesuak: Nola daude egituratuta taldeak? Nola hartzen dituzte erabakiak?
  • Rolak, maila eta lidergoa: Talde prozesuetan ere boterea eta pribilegioak presente daude. Zein harreman sortzen dira botere, pribilegio, rol eta lidergoen artean?
  • Kudeaketa emozionala eta gatazken ahalmena: Talde gatazketan emozioak oso bizirik egon ohi dira eta askotan negatibotzak jotzen ditugu. Zergatik ez bizi gatazkak aukera gisa?
  • Talde kohesioa:Taldeek bizi zikloak dituzte eta kohesioak funtzio garrantzitsua du taldeen bizitzako hainbat momentuetan: arriskuen aurrean, ospakizunetan, etabar.
  • Arakatzea: Taldearen mugak, taldearen barne ezagutza, gai garrantzitsuei buruzko gogoeta eta ikuspegia partekatzen dira. Honek etorkizunari buruz amesteko, proiektu berriak sortzeko eta taldearen sormena sustatzeko aukera eman dezake.

Metodologia

Ikastaro hau hausnartzeko eta partekatzeko espazio gisa aurkezten dugu. Beraz, metodologia parte-hartzailea izango da. Horretarako, talde prozesuen bidelaguntzak eskeintzen dizkigun ezagutza eta tresnak erabiliko ditugu. Aldi berean, zaintza erdigunean jartzea lehenesten dugu, parte hartzaileen alderdi fisiko, emozional, kognitibo eta soziala kontuan izanik.

Nori zuzendua

Ikastaro honetan talderen batean kide den edozein lagunek hartu dezake parte. Bereziki talde prozesuetan murgilduta daudenei edota eremu honetan sakontzeko desioa dutenei zuzenduta dago.

Irakasleei ere zuzenduta dago.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.

  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).

  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

OSASUN-SEGURTASUN OHARRA

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio, segurtasun eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan.

HomologazioaIkastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatu du.Homologazio-zenbakia: 1/2021, urtarrilaren 29koa. Kreditu bat eta erdi (1,5) eskuratu ahal izango dira.