Ikastaroak :: Komunikazioa

Eman hitza zure ikerketari

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 70,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 63,00 €. Bazkideak: 52,50 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2021(e)ko otsailaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2021(e)ko martxoaren 31a

Ikastaroaren datak: 2021eko maiatzaren 8an eta 15ean (larunbatak) 9:00etatik 13:00etara, UEUren Ikastetxe Nagusian (Otaola hiribidea, 1. Eibar).

Lan edo ikerketa baten emaitzak transmititzea ohiko zeregina da zientziaren arloko profesionalentzat. Hala ere, komunikatzea, ezagutaraztea eta zabaltzea ez da oraindik eguneroko zeregina bilakatu. Baina ikerketei ikusgarritasuna emateak hainbat onura dakartza: besteak bestek, publikora hurbiltzea zeregina, interesa izan dezaketen eragileei lanaren berri ematea edota bidelagun izan daitekeen arloko lankideekin harremanak estutzea.

Ikastaro honen bidez, ekoizpen zientifikoaren ezaugarriak ikusi (berezitasunak, bizitza erabilgarria, iraungitze-data) eta horien edukia gizarteari zabaltzearen garrantzia ezagutuko dugu. Oro har, komunikazio zientifikoaren hizpideak eta urratsak azalduko dira: publiko objektiboaren ezaugarriak, hizkuntzaren erabilera, tresnak eta oinarrizko ardatzak.

Irakaslea

  • Uxune Martinez Mazaga

    UEUko bazkidea, Soziologian lizentziatua, giza baliabideen kudeaketan eta enpresa komunikazioan graduondoko ikasketak. Euskampus Fundazioko zabalkunde zientifikorako arduraduna eta irakaslea EHUko Ilustrazio Zientifikoko Graduondokoan eta Kultura Zientifikoko Masterrean.

Helburuak

  • Ikasleen beldur eszenikoa gainditzen laguntzea eta haiek bilakatzea euren lanaren iturri eta bozeramaile.
  • Zientziaren komunikazioan murgiltzeko oinarrizko pausoak diseinatzea.
  • Ikerketei eta gainontzeko lanei ikusgarritasuna emateko tresnen ezagutza bultzatzea.

Edukiak

  • Produkzio zientifikoaren testuingurua eta ezaugarriak.
  • Zientzia ohiko komunikabideetan: ezaugarriak.
  • Zientzia-komunikazioa gizartean: pertzepzioak.
  • Ikerketen zabalkundea ikerketatik harago: irizpideak, tresnak, moldeak eta emaitzak.

Metodologia

Ikastaro praktikoa izango da. Irizpideak emango dira, horien adibide praktikoak erakutsiko dira eta ondoren ariketak egingo dira gelan.

Nori zuzendua

Unibertsitateko ikasleei (gradu-amaierako lana egiten ari direnak, masterra egiten dabiltzanak, zein tesia egiten ari direnak), ikertzaileei zein euren lana zabaldu nahi duten profesionalei.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Talde mugatua: gehienez, 20 pertsona.
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

  • Eguneratze-ikastaro modura homologatuta, 2021eko otsailaren 8an Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Hezkuntza sailburuordeak emandako ebazpenaren bidez, honako kodearekin: 2168348009.
  • COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.