Ikastaroak :: Hezkuntza, Teknologia

Hezkuntza teknologikoa: teknologiari buruz ikasi ez duzuna

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 6.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 42,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 37,80 €. Bazkideak: 31,50 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2021(e)ko urtarrilaren 11a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2021(e)ko otsailaren 12a

Gaur egungo gizartean teknologia oso barneratuta dugun baliabidea da eta, hala ere, gutxi dakigu hauen atzean dauden aukera eta arriskuen inguruan. Beraz, gure asmoa, teknologiarekiko kontzientzia eta ikuspegi kritikoa duten pertsonak garatzea izango da, beren kabuz erabakiak har ditzaketen pertsonak garatzeko asmoarekin.

Irakaslea

  • Mattin Solis Uitzi

    Pedagogoa. IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan, etengabeko formakuntzan eta hizkuntzen irakaskuntza Graduondokoa. Esperientzia prestakuntza digitaleko enpresan.

Helburuak

  • Teknologiaren baitan egiten den erabileraren inguruko hausnarketa kritikoa bideratu.
  • Aplikazio mugikorretan igarotzen duten denbora ikusi eta hau eztabaidatu.
  • Teknologiak eskaintzen dituen aukera eta arriskuen berri eman partaideei.
  • Korporazio teknologikoek gizartean duten eragina aztertu.

Edukiak

  • Mobilaren erabileraren datu bilketa.
  • Erabileraren hausnarketa sakona.
  • Korporazio teknologikoen eragina inguruko gogoetak.
  • Gailu teknologikoen pribatasuna bermatzeko jarraibideak.
  • Gailu teknologikoak segurtasunez erabiltzeko urratsak.
  • Teknologia modu osasuntsu batean kontsumitzeko gomendioak.
  • Alternatiba teknologikoak.

Metodologia

Proiektu hau metodo parte hartzaileen bidez gauzatuko da, protagonistak partaideak izango direlarik. Gure asmoa, benetako datuetatik abiatutako hausnarketak bideratzea izango da, horregatik, jendearen parte hartzea bultzatzea ezinbestekoa izango da.

Sentsibilizazio saio hau bi egunetan banatuko da:

Lehenengo egunean programaren azalpena egingo da eta, honekin batera, gaiari sarrera emango zaio. Helburua, jendea kokatzea izango da, lehenengo gogoeta kritikoak bideratzearekin batera. Bestetik, partaide guztiei aplikazio bat deskargatzeko eskatuko zaie, mugikorreko aplikazioen erabilera neurtzen duena. Eskuratzen dituzten datuak apuntatu eta bidali beharko dizkigute.

Bigarren saioan, datuen ondorioak azalduko dira eta horien inguruko hausnarketa egingo da. Honekin batera, erabileraren inguruko kontzientziazioa landuko da. Teknologien inguruko lanketa ere egingo da, aukera eta arriskuak azaltzearekin batera.

Nori zuzendua

Gai honetan interesa duten pertsona gazte nahiz heldu guztiei zuzenduta dago eta, gainera, teknologien atzean dauden fenomeno guztiak ezagutu nahi dituzten pertsonei ere.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Talde mugatua: gehienez, 20 pertsona.
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.