Ikastaroak :: Hezkuntza, Teknologia
Ikastaroa martxoaren 27an (larunbata) izango da 9:00etatik 15:00etara, UEUren Ikastetxe Nagusian (Otaola hiribidea, 1. Eibar).
Gaur egungo gizartean teknologia oso barneratuta dugun baliabidea da eta, hala ere, gutxi dakigu horren atzean dauden aukera eta arriskuen inguruan. Beraz, gure asmoa, teknologiarekiko kontzientzia eta ikuspegi kritikoa duten pertsonak garatzea izango da, beren kabuz erabakiak har ditzaketen pertsonak garatzeko asmoarekin.
unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.
Pedagogia gradua, Psikologia masterra eta Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan graduondokoa. Irakaslea.
Pedagogoa. IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan, etengabeko formakuntzan eta hizkuntzen irakaskuntza Graduondokoa. Esperientzia prestakuntza digitaleko enpresan. Egun, IKT on-en irakaslea da.
Proiektu hau metodo parte-hartzaileen bidez gauzatuko da, protagonistak partaideak izango direlarik. Gure asmoa, benetako datuetatik abiatutako hausnarketak bideratzea izango da, horregatik, jendearen parte-hartzea bultzatzea ezinbestekoa izango da.
Sentsibilizazio saio hau bi zatitan banatuko da:
Lehenengo saioan programaren azalpena egingo da eta, horrekin batera, gaiari sarrera emango zaio. Helburua, jendea kokatzea izango da, lehenengo gogoeta kritikoak bideratzearekin batera. Bestetik, partaide guztiei aplikazio bat deskargatzeko eskatuko zaie, mugikorreko aplikazioen erabilera neurtzen duena. Eskuratzen dituzten datuak apuntatu eta bidali beharko dizkigute.
Bigarren saioan, datuen ondorioak azalduko dira eta horien inguruko hausnarketa egingo da. Horrekin batera, erabileraren inguruko kontzientziazioa landuko da. Teknologien inguruko lanketa ere egingo da, aukera eta arriskuak azaltzearekin batera.
Gai honetan interesa duten pertsona gazte nahiz heldu guztiei zuzenduta dago eta, gainera, teknologien atzean dauden fenomeno guztiak ezagutu nahi dituzten pertsonei ere.
COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.