Ikastaroak :: Hezkuntza
Ikastaro hau erabat online da, ez dauka aurrez aurreko saiorik.
Hizkuntzen ebaluazioaren alorreko gogoeta eta baliabideak jarriko ditugu mahaiaren gainean, erabiliko diren hezkuntza-errekurtsoei esker:
Ikastaroari buruzko xehetasun gehiago, unibertsitatea.net atarian eginiko elkarrizketan aurkituko duzu.
Euskara eta gaztelerazko irakasle (enpresak, kooperatibak, Erasmus -EHU-…; bai taldeetan, bai one to one). Itzultzaile eta hizkuntza aholkulari. Komunikazioan aditu. HKZ, Hitza Komunikazioa Zerbitzuak enpresako fundatzaile eta arduradun.
Ikastaroan zehar, alde teorikoa eta praktikoa tartekatuko dira: zer da hizkuntza-komunikaziorako eta literaturarako konpetentzia?, ikasleek nola gara dezakete?, irakasleak zer baliabide, estrategia eta tresna erabil ditzake hura ebaluatzeko? Gogoeta teorikoak pisua du ikastaro honetan eta, batez ere, ebaluazio hezigarrian sakonduko dute partaideek, hau da, prozesuaren alderdiak ikusarazi eta haiek hobetzera bideratuta dagoen ebaluazioan. Hala, prozesua ebaluatzeko eta ikasleen jarduerak bideratzeko tresnak eta estrategiak ezagutu eta garatuko dituzte.
Baina, argi eta garbi utzi nahi da klaseak oso praktiko eta aktiboak izango direla, elkarrekintza izango baita gure filosofia nagusia, tailer gisara antolatua. Parte-hartzaileek “egiten” irakatsiko dute haien gaitasun profesionalak garatzeko:
Material, tresna eta baliabide didaktikoak: ikus-entzunezkoak, talde-dinamika, egunerokotasuna duen gai baten inguruko ezbaia, iritzi-artikuluen irakurketa eta hausnarketa kritikoa, kanpoko norbait gonbidatu ekitaldi edo jardunaldi eraginkor bat eskaintzeko… Dinamika edo foro horietan, adibidez, norberaren iritzi, hausnarketa, esperientzia edota zalantzak ikaskideekin partekatzeko aukera izango da, taldeari modu eraikitzailean eraginez.
Ikastaroak, bestalde, alderdi praktikoa izango du eta bertan zenbait tresna eta baliabide proposatuko dituzte ebaluazioari lotuta; betiere, konpetentziak garatzen laguntzeko indarrean dugun hezkuntza-marko pedagogikoaren planteamenduetan txertatuz (arazo-egoerak eta erronkak), ikasleek hizkuntza-komunikaziorako eta literaturarako konpetentzia garatze aldera.
Horretarako guztirako erabiliko den hizkuntza eta terminologia errespetatuko da, eta genero-ikuspegira egokitu.
Online ikastaroen kasuan, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarritzen den UEUren ikasgela birtuala erabiliko da.
Amaieran azken proiektu, txosten edo memoria bat egingo da.
Ikastaroan egiten diren jarduerek azken proiektua egiten lagundu behar dute. Hots, asteetan zehar garatzen eta lortzen diren konpetentziek azken produktua lortzeko pentsatuta egon behar dute.
Ikasleek momentu oro irakaslearen jarraipena eta tutoretza izango dute.
Institutu, eskola edo unibertsitateko irakasleei.
Alor desberdinetan lanean ari diren profesionaleei edo gaian interesa duenari.
Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.