Ikastaroak :: Hezkuntza, Informatika
Moodle-ko galdetegi modulua erabilienetako bat da. 19 galdera mota estandar eta 43 ez-estandar izan arren, irakasle gehienek bizpahiru galdera mota baino ez dute erabiltzen, ezta ematen duen hainbat aukera aprobetxatu ere.
Ikastaroaren helburu nagusia Moodle-ko galde-sortei etekin handia ateratzea da. Galdera-bankua, galdera motak, ohiko galdetegiak eta modulu ludikoak (aurrez aurreko azterketak, galdeketabentura, aberatsaren jolasa, bideo interaktiboak...) aztertuko ditugu. Galde-sorten ezarpenen posibilitateak, emaitzen txostenak, horiek Moodle-ko kalifikazio-liburuan integratzeko prozedura eta galde-sorten arteko baldintzapen-sistema landuko ditugu. Aniztasunari erantzuteko pertsonalizazio aukerak ere landuko ditugu.
Ikastaroa zeharo praktikoa izango da. Ikasleen ikas-prozesu autonomoa bultzatu nahi da eta, horretarako, nork bere kasa ikasten segitu ahal izateko baliabideak eskaini nahi ditugu.
Ikastaroa online izango da, nagusiki. Aurrez aurreko saio bakarra izango du ikastaroaren hasiera-egunean: otsailaren 23an (17:30-19:30), UEUren Ikastetxe Nagusian (Otaola hiribidea, 1. Eibar).
unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.
Ikastaro guztiz praktikoa izango da. Moodle-ren moduluen erabilera aztertu ahala, parte-hartzaileek praktikak egingo dituzte, online ikastaro bat osatzeko saiakera eginez. Ikasleen ikas-prozesu autonomoa bultzatu nahi da eta horretarako nork bere kasa ikasten segitu ahal izateko baliabideak eskaini nahi ditugu. Bestalde, foroak ezinbesteko tresna izango dira taldean ezagutza eraikitzeko.
Ikasleek berek taldeka diseinatutako ikastaroak eraiki beharko dituzte, ikasitakoa oinarritzat hartuz eta beren ikasleekin aplikatzeko helburua izanez.
Aipatzekoa da lehenengo saioa presentziala izango dela. Lehenengo saio horretan, Moodle-ren galde-sorten ereduak erakusteaz gain, ikastaroaren oinarriak eta nondik norako nagusiak azalduko dira. Hortik aurrera, ikastaroa online izango da.
Moodle-ren oinarrizko ezaguera duten etapa guztietako irakasleei.
Partaideek gutxienez fitxategiak igotzen, ikasleentzat argitaratzen eta zeregina bezalako modulu sinpleak kudeatzen jakitea hobesten da. Baldintza horiek betetzen ez dituen pertsona batek ere ikastaroa egin ahal izango du, baina helburuak lortzeko ahalegin berezia eta ordu batzuk gehiago eskaini beharko ditu, betiere irakaslearen laguntzaz.
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko eskaera bideratuta, erantzunaren zain.
COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.