Ikastaroak :: Hezkuntza, Matematika
Ikastaroaren datak: apirilak 15, 22, 29 eta maiatzak 6, 13, 20 (asteazkenak), 17:00etatik 20:00etara.
"Ni ez naiz ona izan matematikekin inoiz!!" edo, "matematikak ez dira niretzat", zenbat aldiz entzun ditugun horrelako esaldiak. Gauzak aldatzeko ordua heldu dela uste dugu eta beste betaurreko batzuekin ikusteko momentua heldu da. Askotan zailtasun horiek ez dira hezkuntza-prozesuaren errua, ikas-prozesuan zailtasunak daudelako baizik eta hor sartzen da DISKALKULIA. DISKALKULIA ez da desagertzen, baina hobekuntza garrantzitsuak lor daitezke behar bezala esku hartuz gero, eguneroko bizitzarako inpaktua izugarri murrizteko. Ikastaro honetan, nola egin ikasiko dugu.
Fisikaria eta matematika didaktikan espezializatua. Gure kooperatibako kidea.
Psikologoa. Gure kooperatibako kidea.
Hasierako zatian diskalkuliaren definizioa eta ebaluazioan teoria azalduko da eta horretan oinarrituz kasu praktikoak landuko dira. Zenbait material aurkeztuko ditugu eta horiek nola erabili azalduko dugu.
Berritzeguneko aholkulariei, Lehen Hezkuntzako irakasleei, psikologoei. Pedagogo, guraso eta interesa duen edonori.