Ikastaroak :: Hezkuntza, Matematika
Ikastaroaren datak: apirilak 15, 22, 29 eta maiatzak 6, 13, 20 (asteazkenak), 17:00etatik20:00etara.
"Ni ez naiz ona izan matematikekin inoiz!!" Edo," matematikak ez dira niretzat", zenbat aldiz entzun ditugu horrelako esaldiak. Gauzak aldatzeko ordua heldu dela uste dugu eta beste betaurreko batzuekin ikusteko momentua heldu da. Askotan zailtasun horiek ez dira hezkuntza prozesuaren errua, ikas prozesuan zailtasunak daudelako baizik eta hor sartzen da DISKALKULIA. DISKALKULIA ez da desagertzen, baina hobekuntza garrantzitsuak lor daitezke behar bezala esku hartuz gero, eguneroko bizitzarako inpaktua izugarri murrizteko. Ikastaro honetan, nola egin ikasiko dugu.
Gure kooperatibako kide. Fisikaria eta matematika didaktikan espezializatua.
Hasierako zatian diskalukiaren definizioa eta ebaluazioan teoria azalduko da eta guzti horretan oinarrituz kasu praktikoak landuko dira. Material desberdinak aurkeztuko ditugu eta hauek nola erabili azalduko dugu.
Berritzeguneko aholkulariak, Lehen Hezkuntzako irakasleak, psikologoak. Pedagogoak, gurasoak eta interesa duen edonorentzat.