Jardunaldiak :: Soziologia

Komunitateak eta bizi eredu berriak ehunduz.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 9.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 10,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 10,00 €. Bazkideak: 10,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2020(e)ko urriaren 6a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2020(e)ko azaroaren 15a

Egun bizi dugun krisi eta aldaketa sozialaren testuinguruan ekimen eta aliantza berriak sortzen ari direlakoan gaude. Azken urteetan garatutako ikerketetan, feminismo, antirrazismoa, sozioekologia, kulturartekotasuna zein euskara lantzen dituzten kolektibo eta taldeen artean elkar aritzeko, harremantzeko eta eragiteko modu berriak gauzatzen ari direla baieztatu dugu, eta ikastaro honetan ere horiei erreparatu nahi diegu.

Hiru mahai-ingururen bueltan antolatu dugun jardunaldian zaintza, sozioekologia eta autogestioa jarri ditugu erdigunean, eremu horietan gorpuzten ari diren elkarrekintzak aztertzeko asmoz. Gure ustez, jarduera horien ondorioz elkartasun eta hiritartasun berriak jaiotzen ari dira eta elkartze eta egiteko modu berri horien alderdi material zein sinbolikoak arakatzeari ekin nahi diogu.

 

Jardunaldi hau UEUk eta NOR Ikerketa Taldeak elkarlanean antolatu dute.

 

Nuevas solidaridades, reciprocidades y alianzas: la emergencia de espacios colaborativos de participación política y redefinición de la ciudadanía. (Mineco, CSO2017-82903-R)

Nori zuzendua

Gizarte mugimenduetako kideei, gaia ikertzen dihardutenei eta gaian interesa duen orori.

Egitaraua

2020-11-20
Ordua Edukiak Irakaslea
08:30-09:00

Harrera eta dokumentazio banaketa.

09:00-09:15

Sarrera eta jardunaldiaren aurkezpena.

09:15-09:45

Ikerketa proiektuaren aurkezpena.

  • Mari Luz Esteban, Gizarte Antropologiako irakaslea UPV/EHUn.
09:45-11:45

I. Mahai ingurua: Komunitateak ehuntzen ZAINTZATIK.

Moderatzailea: Marta Luxan, UPV/EHUko irakaslea, Soziologia II saileko kidea.
11:45-12:15

Atsedenaldia

12:15-14:15

II. Mahai-ingurua: Komunitateak ehuntzen SOZIOEKOLOGIATIK.

Moderatzailea: Andere Ormazabal, UPV/EHUko Politika eta Administrazio Zientzia saileko kidea.
14:15-15:30

Bazkaltzeko tartea

15:30-17:30

III. Mahai-ingurua: Komunitateak ehuntzen AUTOGESTIOTIK

Moderatzailea: Ainara Santamaria, UPV/EHUko irakaslea, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea saileko kidea.
17:30-18:30

Ikerketa taldearen lana eta ikastaroaren itxiera.

  • Ixone Fernandez de Labastida, UPV/EHUko irakaslea, Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia saileko kidea.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertuko zaizkizun pausuak jarraitu.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin. (kontuz! baliteke spam edo zaborraren karpetara joatea).
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: +34 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.
OTORDUAK
  • Atsedeneko kafea matrikularen barne dago.
  • BAZKARIA: elkarrekin bazkaltzeko aukera eskaintzen dugu. Menu itxia izango da eta Falerina tabernan bertan eskainiko dugu. Aurretik izena ematea ezinbestekoa da (matrikula egiterakoan). Prezioa: 18,00€ (plaza mugatuak)

Oharrak

COVID-19 OSASUN-SEGURTASUN OHARRA

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.