Ikastaroak :: Historia, Antropologia, Ekonomia, Komunikazioa, Soziologia

Errenteria 700 urte: herria eta teknologia jardunaldia.

  • Data: 2020(e)ko urriaren 10a
  • Tokia: Errenteria - Merkatuzar Kultur Gunea
  • Nola heldu: https://labur.eus/Vvrqy
  • Ordutegia: Larunbata. 11:00-13:15
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 3.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2020(e)ko irailaren 23a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2020(e)ko urriaren 8a

Teknologia eta gizartea ez dira isolatutako kategoriak, elkarreraginean dauden dimentsioak baizik. Horretaz arduratzen dira Humanitate Digitalak, azken urteetan pil-pilean jarri den ikerketa esparrua. UEU eta Errenteriako Udalak lankidetza hitzarmena sinatu dute 2020an Torrekua eraikinaren baitan eta inguruan Humanitate Digitalen gaia herrian sustraitutako gaiekin lantzeko.

Bizi dugun garai hau ez da aldaketa sakonak ekarri(ko) dituen garapen teknologiko azkarrak bizi ditugun lehen aldia. Errenteriak transformazio teknologiko eta sozial handiak bizi izan ditu bere historia luzean zehar. “Errenteria 700 urte: herria eta teknologia” jardunaldian nondik gatozen, nor garen eta, bereziki, etorkizunean izan nahi dugunaren inguruan elkarrekin hausnartu nahi dugu. Herriaren historia orainarekin eta etorkizunarekin lotzeko aukera paregabea eskaintzen digu urteurrenak. Horretarako herriaren hiru momentu historikotan kokatutako hiru hitzaldiz osatutako jardunaldia antolatu dugu.

Jardunaldi hau UEUk eta Errenteriako Udalak elkarlanean antolatu dute.
> OHARRA: Izen ematea irekia eta doakoa da baina aforo kontuengatik, ezinbestekoa da aurretik izena ematea. 
.
>> Eskuratu hemen jardunaldiaren kartela
.

Irakasleak

Egitaraua

2020-10-10
Ordua Edukiak Irakaslea
11:15-12:00

Puntako teknologia Errenteriako itsas industrian: XVI-XVIII. Mendeak

12:00-12:45

Gizartea eta teknika Oarsoaldeko lehenengo industrializazioan.

  • Miguel Angel Barcenilla Lopez
12:45-13:00

Atsedenaldia

13:00-13:45

Teknologia digitalak herri bizigarriak eraikitzeko: lana, burujabetza eta etorkizuna.

Matrikulaziorako argibideak

IZENA EMATEKO: ikastaroak@ueu.eus / +34 943 82 14 26 (Irati)
.
.