Ikastaroak :: Bideoa
Ikastaroa data hauetan izango da: apirilaren 14an, 21ean eta 28an (asteazkenak).
Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio duela esan ohi da. Pentsa orduan bideo batek. Are gehiago egungo munduan, non irudi bidezko komunikazioak hainbesteko garrantzia eta pisua duen.
Bideoak sortzeko baliabideek erabateko iraultza jasan dute azken hamarkadan eta esan liteke gaur egun edonork lor ditzakeela bideoak egiteko beharrezko baliabideak.
Eskura ditugun baliabideak erabiliz (mugikorrak, ordenagailuak eta software libreak) bideoak grabatu eta editatzen ikasiko dugu oinarrizko maila batean, tresna horien erabileran ahalduntzeko. Ondoren bakoitzak bere bideoak sortu eta nork bere beharretarako erabili ahal izan dezan.
unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.
“Bira Produkzioak” kooperatibako kidea da. Zinema, dokumental eta bideogintzan aritzen da bertan lanean.
Edizio-programaren
GRABAZIOA
Bideoa (Android edo iPhone bidez):
Soinua:
Argia:
Ordenagailua (Windows, Linux edo Mac bidez):
EDIZIOA (Openshot programarekin)
Azalpen teorikoak eta ariketa praktikoak tartekatuko ditugu 3 saioetan zehar, oinarrizko kontzeptuak praktika bidez ikasteko.
Online ikastaroen arduradunei, irakasleei, bestelako eragile eta publiko zabalari zuzendua.
Ikastaroan erabiliko den materiala norberak ekarri behar du:
Eguneratze-ikastaro modura homologatuta, 2020ko urriaren 5ean Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Hezkuntza sailburuordeak emandako ebazpenaren bidez, honako kodearekin: 2068348024.
COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.
2021/01/08