Ikastaroak :: Hizkuntzalaritza

Hitz Adina Mintzo, hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloa. (2020-2021)

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.50 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 30,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 27,00 €. Bazkideak: 22,50 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2020(e)ko uztailaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2020(e)ko irailaren 30a

Hitz Adina Mintzo Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak, hizkuntza gutxituak ezagutzeko 2015ean abiatutako zikloa da, munduko errealitate soziolinguistikoaren perspektiba zabaldu eta aberastea eta hizkuntza aniztasuna balorean jartzea eta ezagutaraztea du helburu.

Hitzaldi eta aurkezpen ziklo berri honekin, 2020/2021 ikasturtean, hizkuntza eta errealitate berriak ezagutzeko aukera izango da.

Ikastaro hau UEUk eta Oihaneder Euskararen Etxeak elkarlanean antolatu dute.

Edukiak

EGITARAUA

 

IRAILAK 30, asteazkena

Aurkezpen hitzaldia.

  • saio hau irekia eta doanekoa izango da, ez da izena eman behar parte hartzeko.

 

URRIAK 21, asteazkena

1.hizkuntza: Sorabiera. - Ivan Igartua (UPV/EHUko Arabako campuseko Errektore-ordea eta hizkuntza eslabiarretan aditua)

  • Saio honetan izena emateko.

 

AZAROAK 16, asteazkena

2. hizkuntza: Lakota. - Aitor Esteban (Deustuko irakaslea, politikaria).

  • Saio honetan izena emateko.

 

ABENDUAK 16, asteazkena

3. hizkuntza: Nasa Yuwe. - Arkaitz Zarraga (Basauriko Udal Euskaltegia) eta Ane Ortega (BAMeko irakaslea).

  • Saio honetan izena emateko.

 

URTARRILAK, 20 asteazkena

4. hizkuntza: AnHitzak, Gasteizko Hizkuntza Aniztasuna. - Gonbidatuak.

  • Saio honetan izena emateko.

 

OTSAILAK 17, asteazkena

5. hizkuntza: Mankanyera. - Jorge Naur Mango Barai.

  • Saio honetan izena emateko.

 

MARTXOAK 17, asteazkena

6. hizkuntza: Pirinioetako euskalkiak. - Argitxu Camus eta Alberto Angos.

  • Saio honetan izena emateko.

 

APIRILAK 21, asteazkena

7. hizkuntza: Kalaallisut (Groenlandiera). - Txerra Rodriguez eta Eider Palmou.

  • Saio honetan izena emateko.

 

 

 

Metodologia

Hilero, hiztun ezberdinek, nor bere hizkuntzan aditua, hizkuntza bat aurkeztuko du.

Saio bakoitzean marko teorikoa eskaintzeaz gain hizkuntzaren oinarrizko kontzeptuak ikasteko tailerrak egingo dira. 

Nori zuzendua

Publiko orokorrari zuzendutako ekintza da eta bereziki euskaltzaleei eta munduko hizkuntza gutxituen zaleei, soziolinguistikan interesa dutenei eta Filologia ikasleei.

Matrikulaziorako argibideak

Ikastaro osoan edo hitzaldi soltetan izena eman daiteke. Prezioak:

  • Ikastaro osoa: 30,00€ (begiratu deskontuak)
  • Hitzaldi edo saioka, bakoitzak: 5,00€
IKASTARO OSOAN IZENA EMATEKO
  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 821426, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.
HITZALDI/SAIO bakar baten izena emateko: klikatu egitarauan adierazitako esteketan.

Oharrak

HOMOLOGAZIOAK

  • Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko eskaera eginda.
  • UPV/EHUko ikasleek kredituak lortu ahal dituzte. Baliozkotze eskaerak EHUn bertan egin behar dira.

ZIURTAGIRIAK

Parte hartze ziurtagiria lortzeko, ikastaro osoan matrikulatu behar da eta %80k asistentzia ziurtatu.