Ikastaroak :: Biologia eta Natur Zientziak

Etxeko bio-hondakinen kudeaketa deszentralizatua

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 0,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 0,00 €. Bazkideak: 0,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2020(e)ko ekainaren 4a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2020(e)ko irailaren 22a

Ikastaroaren datak eta ordutegia:

• NUPen aurrez-aurrekoak: irailak 29, asteartea eta 30, asteazkena. Ordutegia: 15:30-19:00

• Bisita teknikoak autobusez.

◦ Urriak 1, osteguna. Ordutegia: 15:30-19:00

◦ Urriak 2, ostirala. Ordutegia: 09:30-14:00

Europar Batasunak bio-hondakinak kudeatzeko helburu berriak ezarri ditu eta horren ondorioz gure kudeaketa-sistema, bilketa eta tratamendua goitik behera egokitzeko beharra dago. Orain arte egindako kudeaketa zentralizatuak emaitza apalak lortu ditu eta, zoritxarrez, mesfidantza handia sortu du biztanleen artean.

Kudeaketa deszentralizatuaren bidez gardentasuna irabazten da eta biztanleen kontzientzia eta inplikazioa sustatzen bide da. Era berean, tokian tokiko lanpostu eta aukera ekonomikoak sortzeko bidea zabaltzen da. Hori dela eta, sistema deszentralizatuak ugaltzen ari dira gure inguruan.

Irakasleak

  • Natxo Irigoien Iriarte

    Nekazal Ingeniaritzan doktorea. Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) irakaslea.

  • Joseba Sanchez Arizmendiarrieta

    Nekazaritza Ingeniaria. Ingurumen Agrobiologian Masterra. Doktoradutza ikaslea. Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP).

Helburuak

1. Europar Batasunaren markoa ezagutzea.

2. Bio-hondakinen kudeaketa deszentralizatuaren ereduak ezagutzea.

3. Eskala txikiko konpostajearen teoria eta praktika ezagutzea.

4. Praktika eredugarriak ezagutzea.

Edukiak

• Zertarako kudeatu bio-hondakinak.

• Europar Batasunaren markoa eta helburuak.

• Kudeaketa-modelo deszentralizatuak munduan barrena.

• Konpostajearen funtsa.

• Prozesua eta bere kontrola.

• Konposta eta bere erabilera.

Metodologia

Gelako aurkezpenak klase partizipatiboen bidez, bideoak eta aurkezpenak baliatuz. Talde-dinamikak partaidetasuna bultzatzeko.

Bisita teknikoak.

Konpostagailuarekin klase praktikoak.

Nori zuzendua

Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina unibertsitatean ikasten dabiltzan Nafar ikasleek izango dute lehentasuna. Edozein etapako irakasleei zuzenduta dago.

Ikasleak onartuak izango dira irizpide honen arabera: izen emate epea zabaldu eta lehenengo 15 egunetan izena ematen dutenen artean, lehenik, unibertsitateko nafar ikasleak, gero gainontzeko nafarrak eta azkenik, beste lurraldetakoak.

15 egun horiek pasata, taldea osatu arte onartuko dira ikasleak.

Matrikulaziorako argibideak

• Ikastaroa DOAKOA da.

Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

• Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.

• Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).

Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

OSASUN-SEGURTASUN OHARRA

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan.

Homologazioa

Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatu du.

Homologazio-zenbakia: 163/2020, maiatzaren 27koa. Kreditu bat (1) eskuratu ahal izango da.

Halaber, ikastaro hau egiteagatik, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) ECTS erdia (0,5) emango die ikasleei. Horretarako, NUPeko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dute instantzia orokorrarekin batera, UEUren bertaratze ziurtagiria.

Ebaluaziorako irizpideak

Ikastaroko parte-hartze ziurtagiria lortzeko honako baldintzak bete beharko ditu ikasleak:

• Ikastaroan, gutxieneko % 85eko parte hartzea izatea (asistentzia-orrietako sinadurak hartuko dira kontuan)

Onartuak izateko irizpideei jarraiki, ekainaren amaieran jakinaraziko dugu zeintzuk izan diren onartutako ikasleak, hauei helbide elektronikora mezua bidaliz. Ikastaroa bete bada, gainontzekoak itxaron zerrendan geratuko dira eta bajaren bat suertatuz gero, beraiekin harremanetan jarriko gara. Ikastaroa ez bada bete, banan-banan joango gara ikasleak onartzen, izen emate data errespetatuz.