Ikastaroak :: Ekonomia, Biologia eta Natur Zientziak

Zer demontre da ekonomia zirkularra?

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 0,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 0,00 €. Bazkideak: 0,00 €
  • Loa eta otorduak: Loa: 0.00 € / eguneko. Bazkaria: 0.00 € / eguneko. Afaria: 0.00 € / eguneko
  • Matrikula-epearen hasiera: 2020(e)ko ekainaren 4a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2020(e)ko irailaren 2a

Ikastaroaren datak eta ordutegia:

• NUPen aurrez-aurrekoak: irailak 11 eta 18 (ostiralak). Ordutegia: 15:30-19:00

• Bisita teknikoak autobusez. Ordutegia: 09:30-13:30

◦ Irailak 12, larunbata

◦ Irailak 19, larunbata

Gure beharrak asetzeko Europan gero eta lehen-gai eta energia gehiago kontsumitzen dugu. Horrela, gure lehen-gaiak agortzen ditugun bitartean gure zabortegiak zaborrez betetzen ditugu. Baliabideak mugatuta dituen lur-planeta honetan ekonomia sistema hau ezin du luzaroan iraun. Hori dela Europak, Zuzentarau berri batzuen bidez, Ekonomia Zirkularra izeneko filosofia bultzatzen ari da. Europak eta Euskal Herria etorkizun hurbil batean kontsumitzeko, ekoizteko eta hondakinak kudeatzeko sistemak ekonomia zirkularrera egokitu behar ditu. Erabiltzen eta kontsumitzen ditugun materialen bizitza luzatu behar dugu, erabilera konpartitua eginez, apurtzen direnean berrerabiltzeko konpondu, eta azkenik konponezina direnean bere materialak birziklatzeko modu egokian bereizi, bildu eta birziklatu.

Irakasleak

  • Aitor Azkarate Tomassone

    Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea.

  • Natxo Irigoien Iriarte

    Nekazal Ingeniaritzan doktorea. Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) irakaslea.

  • Joseba Sanchez Arizmendiarrieta

    Nekazaritza Ingeniaria. Ingurumen Agrobiologian Masterra. Doktoradutza ikaslea. Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP).

Helburuak

• Ekonomia zirkularizatzeko beharraren jabe egin.

• Ekonomia zirkularraren oinarriak eta tresnak ezagutu.

• Jarduera bat zirkularizatzeko proposamenak gaitasuna eskuratzea.

• Praktika eredugarriak ezagutzea.

Edukiak

• Nolakoa da Lurraren Osasuna?

• Ekonomia zirkularra.

• Ekonomia zirkularraren gakoak.

• Adibideak.

• Ekonomia zirkularra gure bizitzan.

Metodologia

• Gelako aurkezpenak klase partizipatiboen bidez. Bideoak eta presentazioak baliatuz.

• Talde dinamikak partaidetasuna bultzatzeko.

• PBL desafio-kasu bat proposatuko da.

• Bisita teknikoak.

Nori zuzendua

Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina unibertsitatean ikasten dabiltzan Nafar ikasleek izango dute lehentasuna. Edozein etapako irakasleei zuzenduta dago.

Ikasleak onartuak izango dira irizpide honen arabera: izen emate epea zabaldu eta lehenengo 15 egunetan izena ematen dutenen artean, lehenik, unibertsitateko nafar ikasleak, gero gainontzeko nafarrak eta azkenik, beste lurraldetakoak.

15 egun horiek pasata, taldea osatu arte onartuko dira ikasleak.

Matrikulaziorako argibideak

• Ikastaroa DOAKOA da.

Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

• Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.

• Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).

Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

OSASUN-SEGURTASUN OHARRA

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan.

Homologazioa

Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatu du.

Homologazio-zenbakia: 163/2020, maiatzaren 27koa. Kreditu bat (1) eskuratu ahal izango da.

Halaber, ikastaro hau egiteagatik, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) ECTS erdia (0,5) emango die ikasleei. Horretarako, NUPeko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dute instantzia orokorrarekin batera, UEUren bertaratze ziurtagiria.

Ebaluaziorako irizpideak

Ikastaroko parte-hartze ziurtagiria lortzeko honako baldintzak bete beharko ditu ikasleak:

• Ikastaroan, gutxieneko % 85eko parte hartzea izatea (asistentzia-orrietako sinadurak hartuko dira kontuan)

Onartuak izateko irizpideei jarraiki, ekainaren amaieran jakinaraziko dugu zeintzuk izan diren onartutako ikasleak, hauei helbide elektronikora mezua bidaliz. Ikastaroa bete bada, gainontzekoak itxaron zerrendan geratuko dira eta bajaren bat suertatuz gero, beraiekin harremanetan jarriko gara. Ikastaroa ez bada bete, banan-banan joango gara ikasleak onartzen, izen emate data errespetatuz.