Ikastaroak :: Hezkuntza

Gaitasun zientifiko-teknologikoak (STEM) lantzeko proiektuak

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 0,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 0,00 €. Bazkideak: 0,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2020(e)ko ekainaren 4a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2020(e)ko urriaren 11a

Europar Batasunak uste du 2020rako kualifikazio maila altuko pertsonentzako lanpostuak 16 milioitan handituko direla, baina kualifikazio maila txikiko lanpostuak 12 milioitan murriztuko direla. Horrek oreka sozial eta ekonomiko berri baten bilaketara eramango gaitu. Kualifikazio maila horrek neurri handi batean gaitasun zientifiko-teknologikoekin dauka zerikusia. Hori dela-eta, Europar Batasuna STEM metodologiaren aldeko apustua egiten ari dira, arlo horietan etorkizuneko langile kualifikatuak lortzera bideratutako politikak martxan jarriz, gaitasun zientifiko-teknologikoetan trebatutako belaunaldiak prestatu nahian.

Garrantzitsua da Euskal Herrian ere ikuspegi hori izatea eta etorkizuneko STEM belaunaldiak euskaraz prestatzea.

Irakasleak

  • Julen Irazoki Oteiza

    Ingeniaritza Informatikoan lizentziatua, gaur egun Iametzako programatzailea eta bere denbora librean musikaria.

  • Asier Iturralde Sarasola

    Kimika Zientzietan lizentziatua eta Software Librean Unibertsitate Espezialista, gaur egun Iametzako programatzailea.

Helburuak

1. Etorkizuneko belaunaldiak gaitasun zientifiko-teknologikoetan prestatu ahal izateko, oinarri teoriko-praktikoak eskaintzea.

2. Erronka desberdinen aurrean sormen gaitasuna lantzea.

Edukiak

1. Merkatuan dauden hardware (arduino, raspberry pi, makey makey, lilypad…) eta programatzen ikasteko software soluzioak ezagutu (snap4arduino, scratch, mblock…).

a. Bakoitzaren abantailak eta desabantailak ezagutu.

b. Hezkuntza proiektuetarako bakoitzaren aukerak aztertu.

2. STEM proiektu desberdinak garatzeko oinarrizko kontzeptu teoriko-praktikoak.

a. Edukiak egokiago barneratzeko ariketa praktikoak tartekatuko dira.

3. Arduino erabilita, egitasmo erreal baten aplikazioa erakutsiko da.

4. Hasieran erakutsitako hardware eta software aukeretan oinarrituta, ikasgelan landu daitezkeen egitasmo posibleak elkarrekin irudikatu eta ikasgelako esperientziak partekatuko dira. Parte-hartzaileak irakasleak edo ikasleak ez badira, bakoitzaren esperientzian eta testuinguruan kokatuko dira egitasmo posibleetarako ideiak.

Metodologia

Aktiboa. Edukiak modu praktikoan landuko dira eta momentu oro ikasleen parte-hartzea bultzatuko da.

Nori zuzendua

Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina unibertsitatean ikasten dabiltzan Nafar ikasleek izango dute lehentasuna. Edozein etapako irakasleei zuzenduta dago.

Ikasleak onartuak izango dira irizpide honen arabera: izen emate epea zabaldu eta lehenengo 15 egunetan izena ematen dutenen artean, lehenik, unibertsitateko nafar ikasleak, gero gainontzeko nafarrak eta azkenik, beste lurraldetakoak.

15 egun horiek pasata, taldea osatu arte onartuko dira ikasleak.

Matrikulaziorako argibideak

Adi! Talde kopuru mugatua: gehienez, 12 lagun onartuko ditugu.

• Ikastaroa DOAKOA da.

Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

• Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.

• Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).

Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

OSASUN-SEGURTASUN OHARRA

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan.

Homologazioa

Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatu du.

Homologazio-zenbakia: 163/2020, maiatzaren 27koa. Kreditu bat (1) eskuratu ahal izango da.

Halaber, ikastaro hau egiteagatik, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) ECTS erdia (0,5) emango die ikasleei. Horretarako, NUPeko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dute instantzia orokorrarekin batera, UEUren bertaratze ziurtagiria.

Ebaluaziorako irizpideak

Ikastaroko parte-hartze ziurtagiria lortzeko honako baldintzak bete beharko ditu ikasleak:

• Ikastaroan, gutxieneko % 85eko parte hartzea izatea (asistentzia-orrietako sinadurak hartuko dira kontuan)

Ikastaroaren ebaluazioa jarraitua izango da eta ikaslearen parte-hartze aktiboa baloratuko da; batez ere, ikasle bakoitzak eduki teoriko zein praktikoekiko duen interesa eta taldekako ariketetan duen parte-hartzea aztertuko direlarik. Horrez gain, ikasleen amaierako txostenen egokitasuna baloratuko da konpetentzia zientifiko eta teknologikoak garatzeko, baita haien oinarri teoriko eta zuzentasuna ere.

Onartuak izateko irizpideei jarraiki, ekainaren amaieran jakinaraziko dugu zeintzuk izan diren onartutako ikasleak, hauei helbide elektronikora mezua bidaliz. Ikastaroa bete bada, gainontzekoak itxaron zerrendan geratuko dira eta bajaren bat suertatuz gero, beraiekin harremanetan jarriko gara. Ikastaroa ez bada bete, banan-banan joango gara ikasleak onartzen, izen emate data errespetatuz.