Ikastaroak :: Zuzenbidea eta Jurisprudentzia, Internet

Online edukiak kudeatzerakoan kontuan hartzeko gako juridikoak

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 0,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 0,00 €. Bazkideak: 0,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2020(e)ko ekainaren 4a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2020(e)ko abuztuaren 24a

Ikastaroa BETE egin da. Interesa izanez gero, izena eman eta itxaron-zerrendan sartuko zara.

Hainbat legedi eta araudik ezarritakoaren arabera, aztertuko da juridikoki zer motatako edukiak erabil ditzakegun edo zer motatako jarduerak egin daitezkeen online munduan. Besteak beste honakoak kontuan hartuz:

  • Jabetza intelektuala.
  • Jabetza intelektualeko erregistroak/erroldak.
  • Lizentziak (Creative Commons lizentziak eta abar).
  • Patente eta marken araudia.
  • Jabetza industriala.
  • Datuak babesteko araudia.
  • Araudi orokorra.
  • Ohar legalak eta pribatutasun politikak.

Irakaslea

  • Ion Turrillas Sabalza

    Ekonomia eta Enpresa Fakultateko zuzenbideko irakaslea (Elkano). Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestuan kolegiaturiko (ICAGI) Abokatua eta Zuzenbidean lizenziaduna. Biantik Kooperatibako kidea.

Helburuak

  • Plataforma ezberdinak erabiltzerakoan trebezia eta jakintza juridiko minimo bat barneratzea.
  • Hainbat eduki argitaratu edo erabili aurretik, juridikoki dauden ezarpenak eta baldintzak ezagutzea.
  • Hezkuntzan, edukiei eta, zehazki, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiei dagozkien Zuzenbideko araudia eta betebeharrak ezagutzea.

Edukiak

Plataforma ezberdinak erabiltzerakoan trebezia eta jakintza juridiko minimo bat barneratzea izango da helburu nagusia. Horretarako, zenbait legedi eta bete behar aztertuko dira egoera edo erabileran ezberdinetan. Hainbat eduki argitaratu edo erabili aurretik, juridikoki dauden ezarpenak eta baldintzak landuko dira. Hezkuntzan eta ikerkuntzan, edukiei dagokienez aplikagarri zaien Zuzenbidea ezagutu, aztertu eta praktikoki aplikatzea, besteak beste hurrengo arloak landuz:

  • Jabetza industriala.
  • Jabetza intelektuala.
  • Pribatutasuna.

Metodologia

Ikastaroak bi atal nagusi izango ditu:

  • Atal teorikoan, aztertuko dira aplikagarri izan daitezkeen legeak.
  • Kasu praktikoak, bertan, egunero suerta daitezkeen kasuak landuko dira.

Nori zuzendua

Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina unibertsitatean ikasten dabiltzan nafar ikasleek izango dute lehentasuna. Edozein etapako irakasleei zuzenduta dago.

Ikasleak onartuak izango dira irizpide honen arabera: izen emate epea zabaldu eta lehenengo 15 egunetan izena ematen dutenen artean, lehenik, unibertsitateko nafar ikasleak, gero gainontzeko nafarrak eta azkenik, beste lurraldetakoak.

15 egun horiek pasata, taldea osatu arte onartuko dira ikasleak.

Matrikulaziorako argibideak

• Ikastaroa DOAKOA da.

Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

• Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.

• Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).

Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

OSASUN-SEGURTASUN OHARRA

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan.

Homologazioa

Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatu du.

Homologazio-zenbakia: 163/2020, maiatzaren 27koa. Kreditu bat (1) eskuratu ahal izango da.

Halaber, ikastaro hau egiteagatik, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) ECTS erdia (0,5) emango die ikasleei. Horretarako, NUPeko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dute instantzia orokorrarekin batera, UEUren bertaratze ziurtagiria.

Ebaluaziorako irizpideak

Ikastaroko parte-hartze ziurtagiria lortzeko honako baldintzak bete beharko ditu ikasleak:

• Ikastaroan, gutxieneko % 85eko parte hartzea izatea (asistentzia-orrietako sinadurak hartuko dira kontuan)

Onartuak izateko irizpideei jarraiki, ekainaren amaieran jakinaraziko dugu zeintzuk izan diren onartutako ikasleak, hauei helbide elektronikora mezua bidaliz. Ikastaroa bete bada, gainontzekoak itxaron zerrendan geratuko dira eta bajaren bat suertatuz gero, beraiekin harremanetan jarriko gara. Ikastaroa ez bada bete, banan-banan joango gara ikasleak onartzen, izen emate data errespetatuz.